“Zenbaki Gorrien” komisioa kobratzeari uztea Kutxabank-i agintzen dion epaia lortu du EKA/ACUV-ek

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

 

—-Espainiar Estatuan bankako komisio bat entitate bati era orokorrean baliogabetzen dion lehen epai judiziala da “amaitze-ekimen” bati erantzunda.

—-EKA/ACUVek “estalgabetu” edo “zordun jarrera” izeneko komisioa kobratzen duten finantza entitate guztiei hori egiteari uztea eskatuko die eta mantentzen dutenen aurkako “amaitze-ekimenak” iragartzen ditu.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegian EKA/ACUVek Kutxabanken aurka aurkeztu duen “amaitze-ekimen” bat oso epai garrantzitsuarekin amaitu da. Ekainaren 17an emana, epaiak kreditu operazioetako eta kontu korrontetako kontratuetan “zordun jarrera edo estalgabetuen erreklamazioagatiko komisioa” (30 eurokoa) kobratzeari uztea agintzen dio Kutxabanki, bere bezero guztiei eta bere bulego guztietan, bai aurrerantzean sinatuko dituen kontratuetan bai indarrean dituen kontratuetan ere. Horrez gain, Kutxabankek Euskadiko egunkari garrantzitsuenetako batean argitaratu behar du ebazpena, epaiketaren kostak ordaindu behar ditu eta epaia sendo denetik ondorengo 20 egunetatik aurrera baliogabetutako klausula kentzen ez badu egunero 1.000 euroko isuna ordaindu beharko du. Epaiak dakarren beste ondorio bat da orain arte aipatu komisioa ordaindu duten bezeroek haren itzulpena eskatu ahal izango dutela. Erreklamazio hori egin nahi dutenei EKA/ACUVek bere laguntza eskaintzen die.

—“Zordun jarreragatik erreklamazioagatiko komisioa”—

Bankako bezero batek mailegu baten epe bat ordaintzen ez duenean edo bere kontu korrontea “zenbaki gorritan” sartzen denean, atzerapen-korrituez gain, banketxe gehienek, egun gutxitan eta automatikoki, “zordun jarreragatiko erreklamatzeagatiko komisio” bat kobratzen diote bezero horri, askotan gauzatzen ere ez den erreklamazioa. Banku batzuek hilero kobratzen diete komisio hori haien kontu korronteak “zenbaki gorritan” denboraz mantentzen dituzten bezeroei. Kutxabanken kasuan, salatutako komisioa 30 eurokoa da eta, entitateak berak epaiketan onartu duenez, bere bulego guztietan egiten diren kontu korronte eta kreditu operazioko ea kontratu guztietan sartuta dagoen klausula batetan dago oinarrituta komisio hori.

—Abusuzko klausula eta beraz baliogabea—

Aipatu komisioaren aurka EKA/ACUVek aurkeztutako argudio guztiak ontzat emanda, Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiak haren jatorria den kontratuzko klausula baliogabetu egin du. Sententziaren testuak kontratuetako klausulei buruz eta haietan abusuzko egoerei buruz Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean dauden artikulu batzuk aipatzen ditu eta Kutxabanken klausula horrek haiek zergatik urratzen dituen azaltzen du ere bai.

Laburbilduz, bezero bati “zenbaki gorritan” edo “zordun jarreran” dagoela komunikatzeak bankuari inolako kalterik sortzen ez diola erabaki du epaitegiak, zeinek horregatik 30 euroko komisioa kobratzea erabat bidegabe ikusten duen. Are gehiago, epaitegiak ez dio zentzurik ikusten bankuak komisio hori kobratzeari bezeroaren kreditu edo kontu korronteko kontratuekin zerikusi duten bestelako komunikazio guztiak doakoak direnean.

—Epai aitzindaria eta aparta—

Epaitegi batek eskaera partikular batean banku bat, argindar edo telefonia konpainia bat, airelinea bat… abusuzko klausula bat edo komisio bat kentzeko behartzea ez da inolako nobedadea. Hori ea egunero gertatzen den gauza da. Badira ere espainiar Estatuan banka arloan “zordun jarreragatiko erreklamazioagatiko komisioak” kentzea agindu duten epai batzuk. Baina ebazpen horiek auzi-jartzaileari baino ez diote eragiten, mesede egiten; eta bankuak, elektrikoak, telefonikoak edo aire-konpainiak klausula edo komisio berbera beste bezero guztiei kobratzen jarraitzen dute lasai asko.
Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiak Kutxabanken aurka eman duen epaiaren apartekotasuna da kontsumitzaileen elkarte batek aurkeztu duen “amaitze-ekintza” bati erantzuten diola, enpresa batek bere bezero guztiei, egunekoei eta etorkizunekoei ere, abusuzko klausula bat kobratzeari uztea agintzea eskatzen duen ekimenari erantzuten diola.

Hauxe dugu espainiar Estatuan bankako komisio bat banketxe bati bere bezero guztiei kentzeko agindua ematen duen lehen epai judiziala. Horregatik diogu epai apartekoa eta aitzindaria dela EKA/ACUVek lortutakoa.

Elkarte honek aurki “estalgabetu”, “zordun jarrera” edo “zenbaki gorriak” izeneko komisioa (izen ezberdinak dira egoera bakarrarentzat) kobratzen duten finantza entitate guztiei hori egiteari uztea eskatuko die. Egiten ez badute, Kutxabanken aurka aurkeztutako eta irabazitako bezalako “amaitze-ekimenak” prestatuko ditu haiean aurka.