Vitaldent kasua eta antzekoak: EKA/ACUVek zerbitzuagatiko ordainketa edo hilean behinekoa aholkatzen du

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak esan du Vitaldenteko nagusiaren eta bederatzi direktiboen atxiloketak ez diola kiliniken jarduerari eragingo (20 bat daude Euskadin) eta enpresak berak normaltasunez lanean dagoela ziurtatu du. Hala ere, EKA/ACUVek bezeroei gomendatzen die haien kiliniketara hurbiltzea eta dena ondo dagoen ala ez galdetzea, haien kontratuak berrikustea eta egoera erabat argitu arte tratamendu berririk ez kontratatzea eta ordainketarik ez aurreratzea.

Viltaldent ixtera iritsiko balitz, tratamenduak aldez aurretik eta eskudirutan ordaindu dituzten bezeroek kontratua ez betetzeagatiko eskaera judiziala aurkeztu beharko lukete diruaren itzulpena eta kalte-ordain bat ere eskatzeko. Zerbitzua emateari lotutako maileguen bitartez ordaindu dituzten bezeroek bankuei ordaintzeke dauden kuotak kantzelatzea eskatu beharko liekete, zorra kentzea.

Hezkuntza akademiak, gimnasioak, estetika zentroak eta antzekoak gehiegizko maitasunez izaten dira honelako kasuen protagonista: bezeroak zerbitzurik gabe eta aurreratutako dirurik gabe uzten dituzten bapateko itxierak. Duela bi aste hala gertatu zen Funnydent odontologia kateak zituen bederatzi kliniketan. Bizkaian (EKA/ACUVek dakiela), 2009 eta 2014 urteen artean gauza bera egin zuten Argi, Edutek eta Formación Contínua Profesional hezkuntza akademiek, Bilbao Training Rock Zone gimnasioak eta Beauty Laser Center (Tacto Depilación Laser) estetika zentroak.

Era honetako zentro eta zerbitzuen erabiltzaileei EKA/ACUVek gomendatzen die hilean behineko ordainketa edo emandako zerbitzuengatiko ordainketa baino ez onartzea, establezimenduak ustekabean ixten badu aurreratutako dirua gal ez dezaten. Arrazoi beragatik ere ez da batere komenigarria zerbitzu hauek epeka ordaintzeko mailegurik hartzea.

Utzi iruzkina