JAZZTELEK AZPIKONTRATATUTAKO BI ENPRESA ISUNDUTA ROBINSON ZERRENDAN IZENA EMANDAKO PERTSONEI PUBLIZITATE-DEIAK EGITEAGATIK

Joan den uztailean Audientzia Nazionalak 30.000 euroko isun bana jarri zien Crosseling eta Global Telemarketing Solutions enpresei Jazzteli publizitate-baztertzeko Robinson Zerrendan (https://www.listarobinson.es/) sartzea eskatu zioten konpania horren bezeroei publizitate-deiak egiteagatik Jazzteleko zerbitzuak eskaintzeko.

Kontzumitzaileei publizitatea (edozein bidetik ere) bidaltzen dieten enpresak Robinson Zerrenda kontsultatzera behartuta daude eta hertsiki debekatuta dute zerrenda horretan inskribatuta dauden kontsumitzaileengana zuzentzea.

Jazztelek telemarketing zerbitzuak egiteko azpikontratatu zuen Crosseling enpresak, hala adostu zuten, ezin zien telefonoz deitu Robinson Zerrendan izena emandako Jazzteleko bezeroei eta debekatuta zuen zerbitzu horiek azpikontratatu Jazztelek horretarako baimena eman gabe. Crosselingek bigarren konpromisoa hautsi zuen telemarketing zerbitzua azpikontratatuz Global Telemarketing Solutions enpresarekin, zeinek auzi honen publizitate-deiak egin zituen eta gero horien hartzaileek Datuen Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean salatu zituzten.

Audientzia Nazionalak 30.000 euroko isuna jarri zion Global Telemarketing Solutionsi Robinson Zerrenda ez kontsultatzeagatik eta bertan izena emandako pertsonei publizitate-deiak egiteagatik; eta kopuru berdineko isuna jarri zion Crosseling enpresari aurreko enpresak datu pertsonalekin egindako irregulartasunetaz erantzule izateagatik Jazzteleko baimenik gabe hura azpikontratatuta.

Utzi iruzkina