Ised Bilbao, S.L. akademiak animalia txikien kiromasaje eta errehabilitazioko ikastaro baten prezio osoa itzuli behar izan die sei erreklamatzaileri alde praktikoa ez emateagatik

Joan den maiatzaren 17an, sei emakumek Kontsumoko Arbitraje bat eskatu zuten Ised Bilbao, S.L. akademiaren aurka animalia txikien kiromasaje eta errehabilitazioko ikastaro batean kontratua ez betetzeagatik; ikastaroa gaindituta lanbide hori profesionalki eta era autonomoan egitea baimenduko zien titulu bat eskuratuko omen zuten.

Erreklamatzaile bakoitzak 1.050 euro ordaindu zituen ikastaroagatik, zeinek teoriako 60 ordu eta praktikako 30 ordu zituen eta 2016ko urria eta 2017ko otsaila bitartean gauzatu behar zen. Baina ez zen horrela gertatu. Arbitrajea, non EKA/ACUV-eko abokatu bat epaileetako bat izan zen, ekainaren 21ean burutu zen. Bertan, erreklamatzaileek alde teorikoa Ised Bilbaok iragarritakoa baino eskasagoa izan zela eta alde praktikoa ez zela egin azaldu zuten.

Teoriari buruz diote, adibidez, akademiak hutsik zegoen “txosten” bat eman ziela: “inolako informaziorik gabe, ez libururik, ez gidaliburuik… ikasleek beraiek hartutako apunteekin bete behar zuten karpeta huts bat”. Salatzen dute ere bai akademiak gezurra esan ziela ikastaroa gaindituz gero lana autonomo bezala egin zezaketela agindu zienean: “Gezur hutsa; laguntzaile bezala soilik egin dezakegu eta beti ere albaitari baten gainbegiratzepean”.

Ikasturtearen alde praktikoari dagokionez, ez zela egin salatzen dute sei emakumeek: Ikastaroa amaitzeko epea heldu zen akademiak kontratatutako praktikako 30 orduetatik bat ere eman izan gabe. Ised Bilbaok beranduago egitea eskaini zien, baina ikasleek uko egin zuten ezin zutelako. “Lanean dauden personak dira eta formakuntza hori egin ahal izateko lanegun libreak eskatu behar izan dituzte haien enpresetan” ikastaroa egin ahal izateko eta haren iraupena gainditu gabe.

Guzti hori dela eta, erreklamatzaileek Arbitrajetan eskatzen dute Ised Bilbaok ikastaroagatik kobratu zien diru guztia itzul diezaiela eta azterketak gainditu zituztenei (teorikoak, ulertzen da, praktikarik ez baitzen izan) txartel edo baimen profesionala eman diezaiela.

Erreklamazioa eta bertan erantsitako dokumentazioa aztertuta, Arbitrajeak (akademia edo haren ordezkaritza ez zen azaldu) sei erreklamatzaileen eskaerak partzialki onartzen dituen laudo bat eman zuen, betebeharrekoa.

Kontratuaren ez betetze nabariaren aurrean (batez ere ikastaroaren alde praktikoa gauzatu ez izana), Arbitrajeko Batzarrak akademiari agintzen dio ikastaroengatik ordaindutako diru guztia ikasleei itzultzea eta azken hauek jasotako formakuntza teorikoaren agiri bat ematea ere bai; ez ordea txartel edo baimen profesionala, akademiaren erruaz izan bazen ere, ikastaro osoa bete ez zutelako.

Utzi iruzkina