EZ UTZI EGUZKIAK ZURE AZALEAN KALTERIK ERAGIN DEZAN

Gertu dugu uda, tenperaturek gora egiten dute, eta eguzkiak bere gehiengo energia erakusten digu. Ezinbestekoa da gure larruazala eguzki-izpietatik babestea kontrako erreakzioak saihesteko, besteak beste, zahartze goiztiarra, eritemak, orbanak edo tumore ohikoenak. Estatistiken arabera, hiru kasutatik bat mota honetakoa da.

Larruazal motak eta genetikak gaixotasun honen garapenean eragina izan badezakete ere, arrisku-faktore nagusia izpi ultramoreekiko esposizioa da. Dermatologoek urteko 365 egunetan gomendatzen dituzte fotobabesleak, baina bereziki udan, eguzkiak indar handiena azaltzen baitu.

Eguzki-babeslea

Eguzki-babesaren faktoreak (SPF, ingeleseko siglen arabera), eguzkitan erre gabe eman daitekeen denbora biderkatzen du (x10eko balorea du, minututan zenbatuta); alegia, 30eko eguzki-babeslea hartuta, 300 minutu (5 ordu) egongo gara babespean.

Adituek 30eko kopuruan kokatzen dute babes-indize minimoa, eta gure larruazalaren sentsibilitatearen arabera hura areagotzea aholkatzen dute. Izan ere, larru oso argietarako eta haurrentzako 50+ekoa aurreikusten dute.

UVA eta UVB

Garrantzitsua da UVA izpietatik (larruazalaren zahartzea eragiten dutenak) eta UVB (erreduren eragileak) babesten duen eguzki-krema bat aukeratzea. Bi erradiazio mota horiek minbizia eragin dezakete. Aurrean aipatu SPFak UVB izpiei egiten dio erreferentzia.

UVAren babes-mailak UVBren herena izan behar du gutxienez. Hartara, UVBren 30 faktorea duen krema batek 10eko babes-maila eskainiko du UVAren aurrean. Nolanahi ere, lehen 20 minutuetan eguzkitan krema barik egotea, onuragarria da hezurretarako eta D bitamina hobeto xurgatzen laguntzen du.

Bi ordu igarota azala gorrixka nabaritzen badugu, babeslea jarri beharko dugu berriz, eta beti ere bainatu ostean, ura, area eta toailak bere eragina murrizten baitute.

Kontserbagarririk gabe erosi itzazu, nagusiki propilparaben eta butilparaben gisako parabenoak ekiditeko. Supermerkatuak farmazia eta parafarmaziak baino aukera merkeagoa dira.

Haurren azala helduena baino sentikorragoa da izpi ultramoreekiko. Are gehiago, pentsatzen da azaleko tumore askoren jatorria haurtzaroan pairatutako eguzki-erredurak direla. Horregatik da hain garrantzitsua babes-indize handiko eguzki-krema bat erabiltzea. Hala ere, bost hilabetetik beherako umeetan ezin da erabili. Kasu horietan, beraz, hura minimizatzeko, funtsezkoak izaten dira babesle fisikoak, hala nola, arropa, txano eta eguzkitakoak.

ZAINDU ORGANISMOAREN GERUZA AZALEKOENA ETA SENTIKORRENA

Utzi iruzkina