Etxea ‘garbitu’ didate. Zer egin behar dut?

casarobada

Norbait bere etxera bueltatzen denean eta sarraila bortxatuta ikusten duenean (norbait etxean sartu dela seinale argia, lapurren bisita pairatu duela), haren lehenengo bulkada berehala etxearen barrura sartzea eta etxeari begirada botatzea da, zerbait falta den begiratzea… Arrazoizko erreakzioa, baina ez da zuhurrena ezta gomendagarriena ere. Zergatik ez sartu etxera berehala? Alde batetik, lapurrak oraindik barruan egon litezke eta saihestezineko topaketa bortitza izan liteke, edo behintzat arriskutsua. Beste alde batetik, nahiz eta lapurrrak dagoeneko urrun egon, jabeak bere etxebizitzari botatako errepaso urduri eta azkarrak (barneko ate edo leihoak ireki edo itxi, argiak piztu, altzariak edo gauzak mugitu…) poliziarentzat lapurren arrastoa jarraitzeko lagungarriak izan zitezkeen aztarnak ezabatu ahal izango lituzke eta, egoera onenean, eurak topatu eta lapurtutako berreskuratu. Zer egin behar da orduan?

1. Ez ikutu ezer eta berehala poliziari deitu

Nahiz eta zaila izan, egin behar dena etxebizitzara ez sartzea da, lasai egon, berehala poliziari deitu eta heltzen den bitartean auzokideei galdetu zerbait edo norbait susmagarri ikusi edo entzun duten, haietariko bat lapurtua izan den… Ohikoa da, batez ere oporraldietan eta jai zubietan, etxebizitzetako lapurrak etxe berberan pisu bat baino gehiagora sar daitezela. Eta zer egin sarraila ondo badago, normal, eta sartzerakoan etxe osoa nahastuta badago, norbait sartu delaren seinaleak badaude (baliteke leiho batetik, edo atetik baina hau bortxatu gabe, era “garbian”…)? Gauza bera: ez ikutu ezer, ez urduritu, etxebizitzatik irten, poliziari deitu, auzokideekin hitz egin…

2. Lapurtutako-kaltetutako gauzen zerrenda egin

Behin polizia etxebizitza arakatu ondoren eta bizilagunei bertara sartzea ahalbidetzen duen, orain bai, sakonki arakatzeko unea da eta falta diren gauzen zerrenda bat egitearena, zenbait gauza (leihoak, ateak, soruak,..), altzariak, ekipamendua, tresnak pairatu ahal izan dituzten kalteak zehaztuz. Errepaso honetan, sakona izan behar dena, lapurrentzat interes handikoak izan daitezkeen zenbait gauza edo ondasun ez ahaztea gomendagarria da, adibidez, kreditu txartelak, aurrezki libretak, txeketegiak… Era horretako agiri baten falta somatzen badugu, berehala jakinarazi behar diogu banku erakundeari eta ezeztatzea edo blokeatzea (txartela, gordailua…) eskatu. Gauza bera egin behar da tresna edo gailu informatikoren bat (telefono mugikorra, ordenagailua, pendrive-ak, CD-ak, argazki kamerak…), zeinetan informazio garrantzitsua dugun, bai berezkoa bai beste pertsonena ere (argazkiak, helbideak, telefono zenbakiak, bankuko datuak…) falta zaigula, erabilia, edo manipulatua izan dela nabaritzen badugu. Kasu honetan, datu horien lapurketak kalteak eragin diezazkiguke eta zeinekin erlazioa dugun erakundeei (finantza erakunde, enpresak…), baita pertsonei ere (lagunak, senitartekoak…) azkar jakinarazi behar diegu egoera. Lapurtu edota kaltetutako gauzen zerrenda horretan, haietariko bakoitzaren balio estimatua zehaztu behar dugu, kaltea ekonomikoki kuantifikatzeko eta salaketa ezarri ondoren burutu behar izango dugun asegururako erreklamazioan zehatzagoak izateko.

3. Salaketa jarri

Azkarrak izan behar gara poliziaren aurrean salaketa jartzen, aseguru konpainiaren aurrean gertatutakoa frogatzeko erabateko garrantzia duen salaketa, eta zeini kaltetu eta lapurtutako gauzen zerrenda atxikituko diogun. Gomendagarria da bortxatzeaz, lapurketaz edo ebasketaz ohartzen garenetik 72 ordu igaro baino lehen egitea. Eginkizun honetan ohikoa da poliziak salaketa jartzaileari etxebizitzaren jabea edo maizterra dela egiaztatzea eskatzea. Beraz denbora aurreztuko dugu komisaldegira joaterakoan egoera hori egiaztatzen duen agiriren bat eramaten bada.

4. Aseguruari jakinaraztea  

Asegurua burutzeko, etxerako edo lapurketen aurkarako kontratatu dugun aseguru konpainiari poliziaren aurrean jarritako salaketaren kopia bat aurkeztu beharko diogu eta lapurtutako ondasunen eta etxeko gauza eta lekuetan eragindako kalteen zerrenda. Jakin behar da etxebizitzarako aseguru guztiek ez daramatela euren barnean lapurketen kontrako poliza bat. Aseguru horietariko asko oso oinarrizkoak dira eta edukitzailean eragindako kalteak bakarrik aurreikusten dituzte (sarraila, ormak, leihoak…), edukina estalduratik kanpo utzita (etxetresna elektrikoak, altzariak, gauzak, bitxiak, dirua…). Baliogarriak diren aseguratutako gauzei argazkiak ateratzea komeni da. Asegurua kontratatu duenarentzat lapurketen aurkako polizak are eta garestiagoak dira kontratuan ezartzen den estaldura generikoaren mugaren arabera eta balio handiko koadro eta bitxientzat bezalako gauzentzat eratzen den estaldura bereziaren barnean sartzen bada. Azken hau burutzen bada gomendagarria da, balizko lapurketaren kasuan, aseguratutako balio handiko gauzei argazkiak atera. Horrela, agian, errazagoa izango da gauzak berreskuratzea lapurrak atxilotuak izaten badira edo ondasun horiek merkatu beltzean agertzen badira. Etxetresna elektriko eta balio handiko aparatu elektronikoekin gauza bera egitea ez litzateke txarto egongo: argazkiak atera, euren sail zenbakiak apuntatu, fakturak gordeta eduki (gauzen jabegoa eta antzinatasuna egiaztatzen dituztenak). Aseguru-konpainiaren erantzun ekonomikoa gertatutakoa bortxatze, lapurketa edo ebasketa izan den ala ez oinarrituko da. Testu honi erantsitako alboko laukian azaltzen da zeintzuk diren hiru terminoen arteko ezberdintasunak. Salaketa eta batez ere ikerketa polizialak zehazten badute gertatutakoa ebasketa bat izan dela, baliteke aseguru konpainiak ordainduko duen kalte-ordaina kopuru eskasekoa izatea, baita kaltetutakoak inolako diru kopururik jasotzea ere. Gertatutakoa lapurretzat jotzen bada, aseguruak polizan egoera horietarako ezarritako diru kopurua ordainduko du, kopuru hori aldez aurretik kaltedunak zehaztuta egongo da eta haren arabera bere aseguru kuota handiagoa edo txikiagoa izango da. Hori bai, asegurua sinatu duen bezeroak arduragabekeri larriren bat burutu duela frogatzen bada, adibidez etxeko atea zabalik uztea, litekeena da inolako kalte-ordainik jasotzea. Era berean, ustekabe desatsegina har ditzakete etxebizitzaren kanpokaldean (lorategiak, balkoiak, terrazak…) lapurketa edo ebasketa bat pairatu duten biktimek, etxebizitzarako lapurketa aseguruak kalte horiek estaliak ez izatea litekeena da. Arreta handiz irakurri behar dira beti polizen letra txikia. Azaldutako igarobide guztien ondoren (etxebizitzak, posible bada, pairatutako kalteak konpondu eta galdutako gauzak berreskuratzeaz gain), segurtasun neurriak eta estaldurak birpasatzeko unea da: ate blindatu bat beharrezkoa den ala ez erabakitzea, edo dagoena indartzea, sarrailak, nabarrak, alarmak ipintzea edo kutxa gotorrak erostea… Era berean, asegurua berraztertzea eta kontratatutako estaldurak zabaldu behar diren ala ez baloratzeko momentua da.

Bortxatze, lapurreta edo ebasketa; ez da gauza bera

Lapurtutako etxearen araketa eta biktimak, salaketa jartzaileak, azaldutakoek polizia gertatutakoa bortxatze, lapurreta (baita indarrez ebaste izenekoa) edo ebasketa izan den zehaztera zuzenduko dute, haietariko bakoitzak aseguruaren estaldura ezberdina suposatzen duelako, baita zigor ezberdina ere lapurrarentzat. Ebasketa gauzen gainean eta biktimarekin indarra eta larderia erabili gabe zerbait lapurtzean datza. Ohiko adibide bat izango litzateke etxe batetara irekitako leiho batetik sartzen den eta gauzak eramaten dituen lapurrarena edo aireportuetan bidaiariaren ardura faltaz baliatzen dena eta antzekoak, zeinek pertsonen hutsegiteren bat aprobetxatzen duen, honen maleta edo poltsa lapurtzeko. Lapurketak indarraren erabilera suposatzen du gauzen gainena: sarrailak bortxatu, ateak apurtu, “butron” bat egin… Lapurketan larderia dago, erasoa edo indarkeri fisikoa biktimaren gainean.

Segurtasun neurririk onena eta merkeena sen ona da

Ziurrenik %100ean segurua den etxebizitza existitzen ez den arren, nabaria da hainbat eta segurtasun neurri gehiago duen etxebizitza batek (ate blindatua, nabarrak, alarmak…) ahalik eta zailagoa izango dela haren barrura sartzea. Sen ona ere lagungarria izaten da etxean sar daitezela ekiditeko edo oztopatzeko; eta, lortzen badute, kaltea arintzeko. Sen onekoa da, adibidez, etxean bitxi mordo dugula publikoki ezagutzera ez ematea edo dirua lastairaren azpian gordetzen dugula ez esatea. Ez ditugu atezain automatikoa jotzen duen ezezagunak atarira sartzen utzi behar, are gutxiago etxebizitzaren txirrina jotzen duena. Sartu nahi duenak zerbitzuetako (argindarra, gasa, telefonoa…) enpresa baten lankidea dela esaten badu, bere datuak eman diezazkigula eskatu behar diogu, bereziko aldez aurretik zita bat ezarri ez badu, baita antza bere enpresa denari telefonoz deitu ateko katea askatu gabe. Egun batzuk kanpoan egoteko intentzioa badugu, badaude hartu ahal diren ardura neurri errazak. Gero eta jende gutxiagok badaki askoz hobeto. Ez eman ezagutzera, adibidez, hain modan dauden sare sozialetan etxetik kanpo egongo garela. Leihoak eta atea (edo ateak) behar bezala itxita utziko ditugu, baina ez pertsianak, horrek etxebizitza hutsik dagoelaren seinalea igortzen duelako. Beste salatari bat postontzia izan daiteke. Gutun edo publizitatez gainezka badago, ziurrenik jabeak egunak daramatza etxetik pasa gabe. Zuhurtziak aholkatzen du, beraz, postontziaren giltzak konfidantzazko auzokideren bati uztea (zeinek gainera gure mugikorraren zenbakia izango duen) sarritan hustu dezan. Ez ditugu inoiz etxeko giltzak (uste duguna baino pertsona gehiagok egiten du) lanpasaren behekaldean edo lorontziak bezalako lekuetan izkutatuta utzi behar. Ez dugu inoiz ohar bat utzi non kanpoan egongo garela azaltzen den. Hartutako neurri guztiek ez badute eraginik izan, eta lapurrak gure etxebizitzetan sartu badira ziurrenik lagungarri suertatuko zaigu dirua, bitxiak eta agiri garrantzitsuak (soldata-orriak, kontratuak, eskriturak…), behar bezala gordeta eduki izana, kutxa gotor on batetan etxebizitzan bertan edo banketxe batetan hobeto. Era berean, gomendagarria da leku berean edo bata bestearen oso hurbil gordetzea txeketegiak eta gure sinadura duten agiriak.

Utzi iruzkina