ESKOLARA ITZULTZEA 2021: 400 euro kostako zaie batez beste familiei ikasgeletara itzultzea, iaz baino % 3 gehiago. Funtsezko arrazoiak: liburuen garestitzea, uniformeen erosketa, eta ikasturte honetan ere, maskarak.

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

DATU NABARMENAK:

  • EAEk eta Nafarroak izan dute igoera handiena prezioetan. Ikastetxe pribatuetan eta itunpeko eskoletan ere gertatzen da, azken kasu honetan, neurri txikiagoan.
  • Liburuen batez besteko kostua: Haur Hezkuntza 98 €(igoera handiagoak eremu honetan, formatuetan berrikuntzak azaltzeagatik eta hiruhileko bakoitzeko material espezializatuak erakusteagatik), Lehen Hezkuntza 178 €eta DBH 248 €. EKA/ACUV eta beste elkarte batzuek beti adierazi izan dugu derrigorrezko hezkuntzako liburuak doakoak izan beharko liratekeela. 
  • Uniformeak luxuzko artikulu eta diru-sarrera alternatiboen iturri bihurtu dira ia ikastetxe pribatu eta itunduen erdientzat. Euskadi, igoeren buruan (batez besteko kostua, 204 €, % 3 gehiago aurreko urtearekin alderatuta.

EKAholkuak:

  • Uniformea ezinbestekoa bada, dendan erosi, eta ez ikastetxean. Egungo prezioetan oinarrituta, batez beste 25 € merkeagoa izango zaizu.
  •   Bigarren eskuko liburuak eta eskuliburuak aprobetxatu, edizioa aldatzen ez duten bitartean. Ildo horretan, elkarte eta plataformek urtero elkarlaneko kontsumo-ekimenak burutzen dituzte, liburuak, arropa eta eskola-materiala trukatuz.
  • Kontsumitzaileen % 24k finantzazioa erabiliko du, kontsumorako maileguen Asufin Barometroaren uztaileko datuen arabera. Ondo neurtu zure aurrekontua. ia baldintzarik gabeko mikrokreditu azkarrak ez dira gomendagarriak; aitzitik, gehiegizko interes motak dakartzate.
  • Ikastaro berri batek ez du zertan materiala erabat berritzearen sinonimoa izan behar. Begiratu eta aprobetxatu egoera onean dagoen guztia (motxilak, estutxeak, artxibategiak).
  • Baliatu arretaz eskaintzak. Deskontuak berrikustea komeni da. Gogoratu batzuetan merkea garesti ateratzen dela. 5 koaderno baino ez badituzu behar, hobe 10 koadernoko eskaintza hura ahaztea.
  • Hainbat komunitate doako liburuen programa bat ezartzen ari dira mailegu-sistemen bitartez. Testuliburuak erosi behar izatekotan, alderatu prezioak online dendetan azaldutakoekin. Aurrezkia handia izan daiteke, batez ere Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleen kasuan.
  • Gomendatutako irakurgaiak: liburutegietatik maileguan hartu, edo online trukatzeko joera berria erabili, Bookint, BolsaDeLibros, Donaz edo TruequeBook plataformen bidez. Era berean, posible da aurreko ikasturteetan erabilitako liburuak trukatzen edo berreskuratzen saiatzea (beheratuta edo doan), zentroetako  gurasoen elkarteek kudeatuta, esaterako.
  • Gero eta ikastetxe gehiago hasi dira liburu fisikoak digitalekin ordezkatzen. Bada, ikasle askok tableta bat dute gaur egun, eta horrek abantaila handiak eskaintzen ditu, hala nola, motxilaren pisua arintzea eta tresna interaktiboak eta baliabide didaktiko berriak izatea. Gailuaren modeloa aukeratzeko askatasuna ematen badizute, kontsultatu tableten konparatzailea: ehunka euro aurreztu ditzakezu. Alderatu beti prezioak ordenagailua edo inprimagailua behar izanez gero ere bai.
  • Tentazioetatik ihes egin, eta saia zaitez haurrik gabe erostera joaten. Erraza da gustukoen duten pertsonaiaren kutxatila nahi izatea, edo bestela azken modako jertsea.
  • Azkenik, eskolara itzultzea ohitura onak berreskuratzeko tarte egokia ohi da: animatu zure umeak jolastoki edo meriendetan fruta, fruitu lehorrak, esnea eta etxeko ogitarteko integralak hartzen, gailetak, edari edulkoratuak edo opil industrialak baztertuz. Ona osasunerako eta familia-aurrekonturako.