ERREKLAMAZIOAK HEGALDIETAN: ONTZIRATZEA UKATZEA, BERTAN BEHERA UZTEA ETA ATZERAPEN HANDIAK

Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 261/2004 (EA) Erregelamenduak arau komunak ezartzen ditu hegazkinera igotzen ukatu, hegaldiak bertan behera utzi edo atzerapen handiak direnean, aire-bidaiariak konpentsatu eta laguntzeko.

Arrazoi horietakoren batengatik kaltetutako pertsonek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziari (ASEA). Epe laburrera eraginkorragoa izango den aukera, berorren ebazpenak lotesleak izango baitira aire-konpainientzat.

Horrek esan nahi du, behin egoera ebaluatuta, bidaiarientzako aldeko txostena ondorioztatzen bada eta airelineak ez badu jakinarazi zaionetik hilabeteko epean erantzuten, Agentziako zuzendariaren erabakia epaitegian betearaziko ahalko du erabiltzaileak zuzenean.

Martxoaren 18an sartu zen indarrean aireko garraioaren erabiltzaileen gatazken ebazpen alternatiborako prozedura arautzen duen ministro-agindua, hegazkineratzea ukatzean, bertan behera uztean edo atzerapen handietan, EBn aitortutako konpentsazio eta laguntza-eskubideei dagokienez. Aldiz, momentuz atzeratu egin da, ASEA auzien ebazpen alternatiborako entitate gisa egiaztatzen duen ebazpena baieztatu eta hurrengo hilabetean gertatutako gorabeherei aplikatuko baitzaie. Itxarotea tokatzen bada ere, nobedade positiboa da.

Hala eta guztiz ere, komenigarria da erreklamazioa aurkeztea erakunde honetan, gertakariaren ardura duen konpainiaren aurrean azaldu ondoren betiere. Horretarako, airelineek orriak dituzte informazio-mahaietan edo txartelak saltzeko guneetan, eta erreklamazioa erabiltzailearen arretarako sailera igorri beharko da, gutun bidez edo bitarteko elektronikoen bidez. Online formularioaren bidez ere egin daiteke:

Aireportuko aire/kudeatzaile baten aurrean erreklamatzeko formularioa:

https://www.seguridadaerea.gob.es/sites/default/files/aesa_formulario_reclamacion_cia.pdf

Nolanahi ere, txartela, bagaje-taloia eta erabilitako beste edozein dokumentu gorde beharko dira. Garrantzitsua da idazkia argi, zehatz eta irakurtzeko modukoa izatea, eguna, ordua, lekua eta berariazko arrazoiak adierazita, baita datu pertsonalak eta erreferentzia egiten zaion hegaldia ere.

Jasotako erantzuna egokia ikusi ezean, orduan ASEAra joko dugu, eta gauza bera jardungo genuke hilabeteko epean, inolako erantzunik helduko ez balitzaigu. Funtsezkoa da konpainiaren aurrean jarritako erreklamazioaren kopia, erantzuna eta sor litezkeen beste elkarrizketa batzuk gordetzea.

ASEAri erreklamazioa aurkezteko ere badugu bide telematikoa edo dokumentuak erregistroan aurkezteko hautabidea.

Online gauzatzeko sakatu hemen: https://www.seguridadaerea.gob.es/sites/default/files/formulario_para_reclamar_ante_aesa.pdf

ASEA-REN ALDEKO EBAZPENAK LOTESLEAK IZANGO DIRA HEGAZKIN-KONPAINIENTZAT.