2015. ‘Low cost’ Gabonaren amaiera?

2015ko Gabon aurreko adierazle guztiek Gabonetako kontsumoak 2014ean hasi zen berreskuratze bidetik jarraitu egingo zuela, eta indarrez gainera, adierazten zuten. Datu errealak ez dira jakingo urtarrileko erdialdera arte, gutxienez, merkataritzaren sektoreak balantzea egin arte eta kontsumitzaileek 2015eko Gabonetan zenbat gastatu duten jakin arte. Erreportaje honetan aurtengo Gabonetarako aurreikuspenak azaltzen ditugu eta azken urteetako Gabonetako kontsumoaren birpasa egiten dugu.

2015 Deloitte kontsultore-multinazionalak egindako Gabonetako Kontsumoaren Ikerketak Estatu espainiarrarentzat gastuan %10eko igoera aurreikusten zuen 2014ko Gabonekoarekin alderatuta, zeinek %5 igo zen 2013koarekin alderatura, urte hau izanik 2007tik Gabonetako kontsumoa gora egin zuen lehenengo urtea.

Espainiar Estatuan etxeko batezbesteko Gabonetako gastua, ikerketa horren arabera, 684 eurokoa izango litzateke. Euskal AutonomiaErkidegoan eta Nafarroan %5 eta %7ren arteko handiagoa izan liteke. 684 euro horiek ikertutako hamalau Europako herrialdeetako batezbestekoaren (662 euro) gainetik dago eta Estatu espainiarra 2015eko Gabonetan gehien gastatuko duten herrialdeen artean bostgarren lekuan jarriko luke, Alemania, Italia eta Holanda bezalako herrialdeen aurretik. Gehiago gastatuko lukeena Erresuma Batua izango litzateke (1.100 euro), bigarrena Danimarka (763 euro) izanik.

Gabonak aurreko beste adierazle batzuk 2015ean kontsumoaren gorakada handia antzematen dute. Adibidez, saltoki handien eta jostailu, arropa eta oparien frankizia handien Gabonetako kanpainarentzat aldizkako kontratazioen kopurua handitzearen aurreikuspenak, zeinek orokorrean merkatarientzat urteko negozioaren %20a suposatzen dela eta jostailuaren edo oparien dendentzat… urteko fakturaketaren erdia dela.

Gabonetako kontsumoa, egoera ekonomikoaren ispilu

Kontsumoa oro har eta gabonetako kontsumoa bereziki orokorrean ekonomiaren, enpleguaren, etorkizunean dugun konfiantzaren eta abarren tenperaturaren termometro nahiko fidelak dira. Nahiz eta Estatu espainiarrean krisiak hondamendiak eragin dituen eta milioika familia ezegonkortasun egoeran utzi, pobrezia hutsean ez bada zenbait kasutan, enpleguaren, ekoizpen jardueraren eta kontsumoaren datu orokorrek berreskuratzeren bat egiaztatzen dute 2013 urtetik eta bereziki 2014tik.

Deloitteren ikerketak antzematen eta azpimarratzen du populazio espainiarrean dagoen konfiantza nagusiago hori. “Bada orain dela bi urte kontsumitzaile espainiarrean aurkitzen ez zen baikortasuna”. Gogo handiagoa, aurreikuspen hobeak. Ikerketa horren arabera, 2014ko Gabonetan populazioaren %28k egoera ekonomikoa egonkorra zela edo hazkundean zegoela uste zuen eta ehuneko hori 2015ean %63ra arte hazi da.

Bazkariak, opariak eta aisia, gastu sail nagusienak

Gabonetako gastutzat zenbatzen direnak jostailuak, opariak, senide ospakizunak, aisia (kotilioiak, bidaiak, jarduera kulturalak…) eta loteriaren erosketa dira. Aipatutako batezbesteko gastuko 684 euroak gutxi gorabehera honela bananduko dira aurten: gabonetako bazkariak eta afariak (%40); opariak-jostailuak (%32); aisia (%18); loteria (%10).

Guztira, 2014ko Gabonetan baino %10 gehiago; baina hori bai, 2007ko Gabonetan, krisialdiaren aurreko azken Gabonak izan zirenak, Euskal Autonomia Erkidegoan,   etxeko, batezbesteko, gastatu genituen 1.155 eurotik oso urrun.

Eta zaila izango da krisialdiaren aurreko “Gabon bero” haien gastu maila haietara itzul gaitezen. EKA/OCUVen krisiak ia guztioi gorputzean beldur dosi on bat sartu digulako sentsazioa dugu (baita ia ukitu ez dituen gizartearen sektore batzuei ere) eta Gabonetako kontsumoaren (eta kontsumo orokorraren) jarraibideetan krisialdiarekin iritsi ziren zenbait aldaketa geratzeko etorri direla, neurri handi batetan.

‘Low cost’ Gabonen ezaugarriak

Deloitteren ikerketak ere adierazten du: “Arrazoizko kontsumo eta kontsumo praktikoa urte hauetan garatu dira, geratzeko etorri dira, agian egiturazkoa izan daitekeelako”.

‘Low cost’ izeneko Gabonak gastuaren murrizketa garrantzitsu batetan laburbildu liteke (bereziki opari eta jostailuetan, gero aisian, ateratzeetan, bidaietan, jaietan, kotilioietan, enpresa bazkarietan… eta gutxiago Gabonetako bazkari eta afarietan) eta planifikazio handiagoa, euste handiagoa, bat-bateko jardun txikiagoa, euste gehiago, sen on gehiago…

Adibidez, krisia baino lehenago hain arraroa izan zitekeen bigarren eskuko produktuak erostea oparitzeko edo opariak taldeka egitea, oso ohikoa izan da azken urteetako Gabonetan. 2007an, kontsumitzaileen %43rentzat salneurria zen alderdi erabakigarria oparien erosketan: 2014ean %94rentzat izan zen. Errege gauaren ondoren erosten diren oparien ehunenekoa, urtarrileko merkealdiak aprobetxatzeko, %7a igo da, imajinaezina zena 2008a baino lehen.

Erosketak, batez ere saltoki handietan eta gero eta gehiago Internet bitartez

Espainiar Estatuan 2015eko Gabonetako erosketak funtsean saltoki handietan eta oparietako kate espezializatuetan egingo dira, zeinek guztiaren %29ra iritsiko diren. Hipermerkatuak (krisialdiaren garai latzenetan lehenengo aukeretarikoa), 2008tik lehenengo aldiz, jaisten dira eta %21ean geratuko dira.

Eta merkataritza elektronikoak hazten jarraitu du, urtearen beste garaietan Gabonetan bezala, oparietako %30reraino online erosten denean. Musika, teknologia eta aisia (bidaiak, kotilioientzako sarrerak, kontzertuak…) Gabonetara begira gehien erosten dena Internet bitartez. Guzti horretatik, estatu espainiarrean %48raino mugikorrarekin erosten da (Internetekin), Europan batezbestekoa %41 izanik.

Gabonetako kontsumo sostengarrirako aholkuak

  • Norbera bere gaitasunaren arabera aurrekontu bat zehaztu eta ez gainditzen saiatu. 2007an kontsumitzaileen %29k egin zuen Gabonetako aurrekontua; 2008an, %53k; 2015ko Gabonetarako %90 espero da.
  • Zehaztutako aurrekontu horrekin ados, benetan behar eta ondo probetxatuko ditugun produktu edo gastu-zerrenda zehatza ere prestatu (opariak, janaria, aisia…).
  • Produktuak eta prezioak aldendu denda, saltoki eta auzo ezberdinetan. Ordainsaria eman ohi duen ahalegina izaten da hori. Jostailuen prezioetan, adibidez, %50eko aldeak ere aurki daitezke.
  • Internetez baliatu prezio-kalitate harreman onak aurkitzeko. Gaur egun aukera zabal eta anitz ematen dizkigu Internetek merkatua aratzeko eta gure eskura egon daitezkeen eskaintzarik onenak aurkitzeko.
  • Erosketak aurreratu edo hedatu. Krisia heldu baino lehen (2006, 2007 urteetan), Gabonetarako erosketa guztien %65 abenduaren lehen hiru asteetan pilatzen zen. Krisiak erosketa-denboraldi horren hedapen handia ekarri zuen, bai azaro aldera, erosketak aurreratuz, bai urtarrilako merkealdiraino ere. 2014ko Gabonetan oparien erosketaren %7 urtarrilaren 7tik aurrera egin zen merkealdia probetxatzeko.
  • Janaria izoztu poltsikoa ez berotzeko. Elikagaiak (batez ere Gabonetan preziatuenak izaten diren jakiak) azken txanpan gehien garestitzen diren produktuak izaten dira. Izoz daitezkeen elikagaiak aurretiaz erosteak aurrezki eder bat eman diezaguke. Iraungitasun edota kontsumo egokiaren datei ondo erreparatu behar diegu.
  • Jostailu egoki eta “positiboak”. Jostailuek umeen adin, ezaugarri eta nahientzat egokiak izan behar dute beti. Horrez gain, beste umeekin jolastekoak (taldean jolastekoak), ez sexistak, ez belikoak… izan badaitezke, hobeto.
  • Eskudirutan ordaindu hobeto txartelarekin baino. Eskudiruaz ordainduz ardura gehiago hartzen dugu egiten ari garen gastuaz txartelarekin baino, eta komisiorik ez.
  • Erosketen tiketak eskatu eta gorde, ezinbestekoak baitira erreklamazio bat egin behar izatekotan.

Utzi iruzkina