Komertzialak salatu dituzte Endesarekin kontratua sinatzera behartzeagatik argiaren kontagailua aldatu beharraren aitzakiarekin

Eibar-2

Kontsumobidek 2017-05-04an zabaldutako alerta.

Egun hauetan Eibar inguruan praktika engainagarriekin egindako bisitez ohartarazi du Kontsumobidek.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ohartarazi duenez, ezer jakin gabe Endesarekin sinatutakokontratuengatik erreklamazio ugari aurkeztu dituzte kontsumitzaileek. Enpresa horretako komertzialek Eibar inguruko etxeetara egin dituzte bisitak elektrizitateko eta gaseko bezero berriak egiteko, praktika engainagarriak eta oldarkorrak erabilita.

Etxean daudela, argiaren kontagailua aldatzeko baimena behar dutela adierazten dute. Batzuetan, neurgailuak akatsak dituela eta berria jarri behar dutela esaten dute; beste batzuetan, baimena eman ezik argindarra berehala moztearekin mehatxatzen dute. Beharko luketena baino gehiago ordaintzen dutela ere esaten dute.

Pertsona nagusiak dira, gehien bat, kaltetuak. Datuak ematen dituzte, tableta batean edo paper batean sinatzen dute eta mugikorrarekin argazkia ateratzen diote gero sinadurari. Alabaina, benetan sinatzen dutenaEndesara aldatzeko kontratua da, baita mantentze-zerbitzuak ordaintzeko onarpena ere. Kasu batzuetan, bisitan joaten direnek Endesa konpainiaren telefono-dei bat jasoko dutela esaten diete, eta tramite hori egiteko zer erantzun behar duten idatzita uzten diote.

Poliziak egiaztatu ahal izan zuenez, inplikatutako komertzialak Endesa Bartzelonaren mendeko enpresa batekoak ziren. Atari batzuetan susmagarritzat jo eta gero, poliziak abisuak jaso zituen. Bi patruila bertaratu eta identifikatu egin zituzten. Kontsumobide gertatutakoa aztertzen ari da Endesari zehapen-espedientea irekiala ez jardunbide horiengatik.

Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumitzaileei eta erabiltzaileei gogorarazten die zuhurrak izan behar dutela komertzialek etxera egiten dituzten bisitekin. Hona oinarrizko gomendio batzuk:

  • Eskatu langile komertzialak behar bezala identifikatzea.
  • Galdetu zeure buruari zergatik zure konpainiakoa dela dioen norbaitek ez duen zure datuen berri.
  • Ez eman inoiz inori zure datu pertsonalak, zure kontratazioaren ezaugarriak edo edozein informazio garrantzitsu agertzen diren faktura bat edo dokumentu bat. Ez utzi argazkiak ateratzen zure NANari edo aurreko fakturei.
  • Konpainiaz aldatu nahi baduzu, informa zaitez aurrez modu kritikoan. Aztertu estrak, fakturazio-aldia, tarifa… Azken batean: egiazta ezazu benetan kontratatzen duzula nahi duzun zerbitzua.
  • Okerreko praktikaren bat detektatzen baduzu, erreklamazio bat aurkeztu edo salaketa egin egoeraren berri Kontsumobiden edo zure etxeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal-Bulegoetan (KIUB).
  • Etxean bisita izan ondoren kontratu bat sinatzen baduzu gas- edo elektrizitate-konpainia batekin:
    • Eskatu kontratuaren kopia bat baldintzak ongi jakiteko.
    • Gogoratu 14 egun dituzula atzera egiteko, hots, eraginik gabe uzteko, zergatia azaldu eta inolako zigorrik jaso gabe.

Izan zaitez une oro sinatzen duzunaren jakitun. Konpainia berria kontratazioaren ondorengo 14 egunetan, hots, atzera egiteko duzun epean gasez edo argiz hornitzen hastea nahi baduzu, espresuki eskatu beharko diozu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude