Bilbo-Bartzelona arteko Norwegianen kantzelazioak: kaltetuen eskubideak

norwegian-airlines

Bilbo eta Bartzelona artean Norwegian Airlinesek egunotan bertan behera utzi dituen hegaldien bidaiariek indarrezko arrazoirik gabeko kantzelazioagatiko kalteordain automatikoa jasotzeko eskubidea dute, 250 eurotakoa dena 1.500 kilometro arteko hegaldietan, eta egoera horrek eragin izan ahal dizkien kalteengatik beste ordainketa bat jasotzeko eskubidea ere bai.

Konpainiari 250 eurotako konpentsazio automatikoa eskatzeaz gain, bidaiari bakoitzak kantzelazioak sor dizkion bestelako kalteak ekonomikoki baloratu eta egiaztatu behar ditu Norwegian Airlinesi kalte-ordainketa ere erreklamatzeko. Kalte horiek izan daitezke: erabili behar izandako ordezko garraioaren kostua; kotxean abiatu badira erregaiaren kostua; konpainiak eskainitako ordezko garraiobidea erabili badute eta hori helmugara behar baino 3 ordu beranduago heldu bada 300 euroko kalte-ordainketa; aurrez kontratatutako eta berandu heltzeagatik erabili ezin izandako ostatua, turismo-aktibitate edo antzerakoen kostua; lan batera, azterketa batera edo familiako edo bestelako ekitaldi batera (ezkontza bat, adibidez, bilera bat, kongresu bat…) berandu heltzeagatik edo galtzeagatik neurrikoa jotzen duen konpentsazioa…

EKA/ACUVek Norwegian Airlinesen aurkako erreklamazio horiek prestatzeko eta bideratzeko laguntza eskatzen die kaltetu guztiei. Gure bulego nagusia Bilbon dago, Plaza Barrian, 12. lehenengo ezkerrean. Telefonoa: 94 4168506. Getxon, Vitoria-Gasteizen eta Donostian EKA/ACUVek dituen bulegoetara ere jo dezakete. Helbide eta harremanatzeko datu guztiak weborri honetan daude, ezkerreko aurkibidean Non gaude puntuan.

4 Comentarios

  1. Kaixo,

    Nire izena Zaloa Sanjurjo Garcia da. Bilbo-Bartzelona arteko Norwegia-ko hegaldiaren kantzelazioak kaltetu ninduen. Jada erreklamazioa jarri nuen egun hortan, baina hala ere zuekin kontaktuan jartzea pentsatu dut.

    Reference number (erreklamazioarena): 160908-000432
    Booking reference: 3ILK6O

    Nire bidaia Bilbo-Bartzelona, Bartzelona-Oslo zen, eta hegaldi berri bat erosi behar izan nuen egun horretan bertan, irailak 8, Oslora heltzeko.

    Informazio gehiago behar baduzue ezaidazue.

    Mila esker!

  2. Hola, me acaban de cancelar el vuelo Bilbao-Barcelona. Me han mandado un mensaje de que puedo pedir el reembolso, pero si lo pido, sigo teniendo derecho a reclamar indemnización?sabeis si tienen un teléfono que no sea 902? Mila esker

    1. Pide el reembolso y cuando vayas a cobrar lo ofrecido por la compañía no firmes ningún finiquito y así podrás reclamar la indemnización legal regulada en el reglamento Europa.
      Si tienes dudas en el proceso ponte en contacto con nosotros a través del apartado “Consultas” o bien llamando a nuestras oficinas.
      Saludos

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude