ZORU KLAUSULENGATIK EKA/ACUV-EN JUDIZIOZ KANPOKO ERREKLAMAZIO KOMUNAK

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak judizioz kanpoko erreklamazio komunak aurkeztuko ditu urtarrilaren amaieran zoru klausuladun hipotekak dituzten edo eduki dituzten eta ekimen honetan parte hartu nahi duten gure bazkideen finantza entitateen aurrean.

Helburua da bankuek zoru klausulak mailegu hipotekarioetatik kentzea eta horiei esker soberan kobratu duten dirua itzultzea.

Erreklamatutako finantza entitateen erantzuna ezezkoa balitz, haien aurkako eskaera judizialak jartzen hasiko da elkarte hau.

EKA/ACUV-eko bazkideak ez diren zoru klausulek kaltetuek ere parte hartu dezakete ekimen honetan aurretik, hurrengo egunetan edo asteetan, bazkide eginaz.

Zuon guztion zai gaituzue EKA/ACUV-eko egoitza nagusian:

Bilboko Plaza Barria, 12. lehehengo ezkerra.

94 416 85 06

bilbao@eka.org