Zer da Overbooking-a?

Aire-konpainia batek guztira dituen txartelak baino gehiago saltzen dituenean overbooking-a dagoela esaten da.

Ze eskubide dauzkat?

Lehenik eta behin, konpainia batek hegaldi batean hainbat bidaiariri ontziratzen utziko ez diela aurreikusi badu, hegaldi-erreserbari uko egingo dien boluntarioak eskatu behar ditu. Hauekin nahikoa ez balitz, konpainiak bidaiariei, euren borondatearen aurka, ontziratzen ez uzteko eskubidea izango du.

Eskubideak zure burua boluntario agertu duzunean:

  • Dirua itzultzeko eskubidea
  • Ordezko garraio-moduren bat izateko eskubidea izango duzu.
  • Aire-konpainiarekin adostutako abantailak

Zure borondatearen aurka ontziratzen utzi ez badizute, hurrengo eskubideak izango zenituzke:

  • Txartelaren dirua itzultzeko eskubidea
  • Ordezko garraio-moduren bat izateko eskubidea, egun eta baldintza berdinetan.
  • Ordezko garraio-moduren bat izateko eskubidea komeni zaizun hurrengo egun batean.
  • Arreta eskubidea (janari eta edariak)
  • Ostatu eman behar dizu hotel batean, bai eta aireportuaren eta hotelaren arteko garraio-zerbitzua eskaini ere.

Gainera, konpentsazioa ekonomikoa izateko eskubidea:

Bidaiaren distantziaren araberaka, 250, 400 edo 600 eurokoa izan daiteke.

Ordainen zenbatekoak % 50 gutxitu daitezke, ordezko garraio-moduren bat eskaini, eta iriste-orduak hasieran erreserbatutakoarekiko aldaketa handia jasan ez badu.

GOGORATU: Hobeto dela aeroportuan bertan erreklamazioa orria betetzea gertatutakoa jasota geratzeko eta garrantzitsuena, dokumentazio guztia gorde, ontziratze txartelak eta bidaien erreserbak, besteak beste.

Utzi iruzkina