ZENBATEKO KOSTUA IZANGO DU AURTEN ESKOLARA ITZULTZEA?

Inflazio-maila altuek artikulu eta oinarrizko zerbitzuen prezioak areagotu dituzte nabarmen. Bada, ikasturte hau azken bi hamarkadatan izan den garestiena suertatuko dela estimatzen da. Datuek %20ko igoera azaltzen dute materialei dagokienez; alegia, familia bakoitzak 80 € gehiago ordainduko du bataz beste seme-alaba bakoitzeko, 2021arekin alderatuta (gastua 400 €koa izan zelarik).

Testu-liburu, koaderno, estutxe, uniformeek… garestitze handia izan dute. Horrez gain, itunpeko ikastetxe batzuek dagoeneko jakinarazi dute jantoki edo eskola-autobuseko kuotak ere goratuko direla. Bistan da honek familia gehienen ekonomian duen eragina, harik eta gutxiago ikusten baitute beren aurrezteko gaitasuna.

Ohikoa denez, EKA/ACUVetik igoera hauei guztiei aurre egiteko aholku-sorta bat prestatu dugu:

  • Planifikatu aurrekontu bat: jarri hasierako sabaia eta saihestu erosketa konpultsiboak.
  • Egin ezazu zerrenda: erosi ezinbestekoa zaizuna soilik eta ez erori kontsumo masiboan.
  • Gastuak banatu: erosketak hainbat irteeratan egitea onuragarria izan daiteke poltsikorako, aldi bakar batean dena ordaintzea ekidinez. Zentzu honetan, ez erosi berehala arropa guztia; izan ere, Haur Hezkuntzan ohikoagoa da hura hondatzea edo txikitzea ikastaroak aurrera egin ahala. Ahal den heinean, saiatu adingabeekin ez joaten haien kapritxoei uko egiteko.
  • Aztertu aurrreko urteetako materiala: litekeena da aurreko ikasturteetakotresnak egoera onean edukitzea. Ikastaro berri bat ez du zertan esan nahi dena estreinatu behar denik.
  • Prezioak alderatu: arretaz behatu establezimenduetako eskaintzak kalitate/prezio erlaziorik aproposena topatu arte.
  • Truke-plataformetan babestu: elkarlaneko kontsumoa mesedetzen dute. Horrelako ekimenen aldeko apustua egin, arropa eta liburuak trukatzeko.
  • Laguntzak kontsultatu: administraziora jo eta ikasteko beka zein dagokizun laguntza eskatu hezkuntza-maila guztietan.
  • Arretaz jokatu mikrokredituekin: gogoan izan berehalako finantzaketan oinarritzen direla, baina era berean interes-tasa oso altuekin itzuli behar direla.
  • Ordutegi eta errutinak finkatu: udako erritmo malguak berriz atzean uztea eta goiz oheratzea egokitzen da, eta hobe egun batzuk lehenago egiten badugu, ohitzen joateko, errendimendu eraginkorra bermatuko duen atseden egokia sustatuz.
  • Botila eta bilgarri berrerabilgarriak: aholku-multzo honen atalean, ezin alde batera utzi iraunkortasunaren alorra. Plastikoekin bukatzea funtsezkoa da ikasleak kontzientziatzeko. Botilak ontzi berrerabilgarrien ordez aldatzea ezinbestekoa da horrelako hondakin kopuru gehiegirik ez eratzeko. Alternatiba gisa, betetzen diren altzairu herdoilgaitzezko botilak proposatzen dizkizuegu. Bazkari eta otorduetan, aluminiozko paper eta poltsen ordez, tupper edota ohialezko ogitarteko forratuak baliatu ditzakegu.

Utzi iruzkina