ZEINTZUK DIRA ERREKLAMA DAITEZKEEN HIPOTEKA-ERATZEAREN GASTUAK ETA NOLA ERREKLAMATU

ZEINTZUK DIRA ERREKLAMA DAITEZKEEN HIPOTEKA-ERATZEAREN GASTUAK ETA NOLA ERREKLAMATU

Hipoteka eratzearen gastu guztiak bankuak bezeroa ordaintzera behartzea abusuzkoa da: Agiri Bidezko Egintza Juridikoen Zera (ABEJZ), notarioa, Jabetzaren Erregistroa, gestoria, tasatzea, irekitze-komisioa…

Azaroaren 6an, Auzitegi Gorenak ABEJZ bezeroak ordaintzen jarraitu behar duela ebatzi zuen.

Gorenaren erabaki polemiko horrek hipoteka eratzearen beste gastuak ere erreklamaezinak direla pentsatzera eraman du jende asko. Baina ez da horrela. Beste gastu horiek, Euskadin 800 eta 2.400 euro bitartekoak direnak, epaitegietan eskatzen jarrai daitezke, eta garaile ateratzeko aukera handiekin gainera.

Beraz, EKA/ACUV-ek hipotekatuak animatzen ditu honako gastuak erreklamatzera:

  • Notarioa.
  • Jabetza Erregistroa.
  • Gestoria.
  • Tasatzea.

Nola erreklamatu EKA/ACUV-ekin

  • Gure bulegoetan hitzordua eskatu (Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz) eta behar den dokumentazioa ekarri:
    • Mailegu hipotekarioaren eskritura.
    • Egindako ordainketa-agiriak (notarioa, Erregistroa…).
  • EKA/ACUV-ekin bazkidetu gure abokatuek ordezkatu ahal zaitzatetela eta denaz ardura daitezela; bankuari judizioz kanpoki lehen erreklamazioan zein, horrek emaitzarik ematen ez badu, eskaera judizial batean.

*Hipoteka sinatzear daudenek ere gugana jo dezakete zalantzak argitzeko.

Utzi iruzkina