Zafiro Tours, gure bazkideetako biri Covid pandemia dela eta bertan behera utzitako ikasketa-bidaia baten zenbatekoa ordaintzera behartuta

EKA/ACUV-k erdietsi du Zafiro Tours S.A bidaia-agentziaren aurka jarritako demanda haren bazkideen aldekoa izatea. Demandatuak bezeroak inolaz ere gogobetetzen ez zituen hautabideak proposatzen zituen.

Gasteizko Mendebaldea Institutuak Futuroscope Paraíso Herbehereak 2020 izeneko ikasketa-bidaia antolatu zuen ikasleentzat, iazko apirilaren 11tik 20ra

bitartean. Baldintzak negoziatze aldera, ikasturte amaierako bidaia-batzorde bat eratu zen, taldearen eta haren kideen ordezkaritza-ahalmen berezirik gabe,

bitartekari gisa soilik esku hartzen baitzuten. Hitzartutako baldintzen arabera, lehen ordainketa 200 eurokoa izan zen 2019ko azaroaren 21ean, eta bigarren ordainketa 356koa 2020ko martxoaren 1ean, bidaia konbinatuaren beraren eta monitoreen gastuak kudeatzeko, hain zuzen.

2020ko martxoan pandemia-egoera larriagotu ahala, taldeak bidaia egiteari buruz zalantza adierazi zion demandatuari, bertan behera uzteko eskatuta. Agentzia ahalegindu zen interesdunek bidaia 2020ko martxoaren 14a baino lehen baliogabetzeko, prezioa gal ez zedin. Alarma-estatuaren deklarazioaren ondoren, martxoaren 31n, ezohiko egoeretan bidaia konbinatuak arautzeko Dekretua argitaratu zen.

Zafiro Tours-ek bonu trukagarri bat jaulkitzea edo zenbatekoa itzultzea proposatu zuen, 125 euro izan ezik, kudeaketa-gastuak alegatuz. Adingabearen gurasoak, EKA/ACUV-ko bazkideak zehazki, desadostasuna azaldu zuten bi aukerekin, uste baitzuten ezinbesteko kasuan oinarritzen zela ezeztapenaren arrazoia, eta itzulketa osoa eskatu zuten.

Elkarteak demanda jarri zuen, nagusiki Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren 160. artikuluaren 2. atalean oinarrituta: Helmuga edo inguruetan zirkunstantzia saihestezinak eta apartekoak gertatzen direnean, alegia bidaia konbinatua egiteari edo bidaiariak helmugara garraiatzeari nabarmen eragiten diotenak, bidaiariak eskubidea izango du kontratua suntsiarazteko hura hasi aurretik, inolako zigorrik ordaindu gabe. Kasu horretan, gainera, bidaiariak eskubidea izango du egindako edozein ordainketaren itzulketa osoa jasotzeko, ez ordea konpentsazio gehigarririk”. Ezin da ordain hori eman, ebazteko erabakia eta bidaiaren aurreikuspena pandemiaren une gorenetako bati baitagozkio.

2021eko uztailaren 22an, Zafiro Tours 556 €ordaintzera behartzen duen ebazpena eman zen azkenik, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan jasotako legezko interes eta ezarritako gainerako kostak barne.

Utzi iruzkina