VUELING, 1.200 € ORDAINTZERA KONDENATUA, EKIPAJEAN IZANDAKO KALTE MATERIALENGATIK

EKA/ACUV-ek aldeko sententzia lortu du Vueling-en aurrean, bazkide baten izenean. Elkarteak ekipajea entregatzean atzeratzeagatik eta kalte materialak eragiteagatik erreklamatu zion konpainiari, 2021ean Malaga eta Bilbo arteko hegaldi batean.

Demandarekin batera aurkeztutako fakturak islatzen zuen 1.356,84 €ko balioa zuen surf taula batek jasandako kalte materiala zehazki. Hala ere, 1.200 €ko kopurua ordainduko zaio demandatzaileari, bi aldeek mezu elektronikoen bitartez adostutakoaren arabera, aurkeztutako faktura proforma baitzen.

Konpainiak erreklamazioa arbuiatu zuen kalteen froga eta kuantifikazio eza egotziz, baina ez zuen berez taula eta horren zorro akastunak eztabaidatzeko beste ezer aurkeztu. Envialia garraiolariak gure bazkideari egun batzuk pasata helduarazi eta, puskatuta zegoela ikusita, mezularitza-zerbitzuaren bitartez ohartarazi zuen.

Bidaiarien aireko garraioan ondorioztatzen da ez dagoela kontrakotasunik demandatzaileak irregulartasun-partea aurkezteko (horren bitartez jakinarazten dio airelineari bere ekipajeak atzerapena izan duela); izan ere, horrek bestelako erreklamazioetarako bidea ematen baitu, behin irregulartasun horiek egiaztatuta. Bere kasuan, berandutzeaz gain, aipatu taularen kalte materiala aintzat hartu beharra zegoen.

Epaiak, finean, Envialiaren bidez bideratutako erreklamazioari esker, Vueling-en erantzukizuna dela ebatzi du, gure bazkidearentzat 1.200 €ko kalte-ordaina ezarrita.

Utzi iruzkina