Vodafonek gehigarrizko tarifikazioko deiengatik kobratutakoa itzultzen dio bezero bati baimendutako gehienezko luzapena gaindi zezatela uzteagatik

Kontsumitzaile bat Enkarterrietako KIUBera joan zen aholku eta laguntza eske bere telefono operadoreak (Vodafone) izugarrizko faktura kobratu ziolako. Fakturak erabiltzaileak gehigarrizko tarifikazioko zerbitzu batzuetara egindako dei asko azaltzen zituen (803 zenbakietara, helduentzako zerbitzu esklusiboak), eta horri erantzuten zion fakturaren kostu altuak. Dei horiek izan baziren. Baina Vodafonek bidalitako fakturak konpainiak egindako bi huts nabarmen uzten zituen agerian. Lehena, gehigarrizko tarifikazikoko telefonoetara egindako deiak ez zeudela, fakturan, dei normalengandik aldenduak, banakatuak aparteko atal batean. Bigarrena, 803 telefonoetara dei horietatik gehienak 30 minutu baino iraupen luzeagokoak izan zirela. 361/2002 Araudiak (gehigarrizko tarifikazioko zerbitzuetan erabiltzaileen eskubidei buruzkoa) eta 899/2009 Errege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluek agintzen dute, besteak beste, telefonia operadoreek gehigarrizko tarifikazioko zerbitzuetarako deiak fakturetan banakatuta eta aldenduta zehaztu behar dituztela eta dei horietarako gehienezko iraupenak bete behar dituztela. 803 (helduentzako zerbitzuak), 806 (aisia eta entretenimendu zerbitzuak) eta 807 (zerbitzu profesionalak) telefonoetarako deiek ezin dute 30 minutu baino gehiago iraun. Muga horretara helduta, operadoreek automatikoki moztu behar dute deia. Eta egiten ez badute, ezin dute dei hori fakturatu. Ume eta gazteentzako gehigarrizko tarifikaziko zerbitzuetan muga hori 8 minutukoa da eta lehiaketan 5 minutukoa.

Hortaz, Enkarterrietako KIUBak beharrezko xehakapenarekiko faktura bidaltzea erreklamatu zion Vodafoneri eta 803 telefonoetara erabiltzaileak egin zituen 30 minutu baino luzapen gehiagoko deiak baliogabetzea ere, horien kostua itzultzea. Vodafonek bere fakturatze sistema automatikoak fakturen benetakotasuna bermatzen duela erantzun zuen. Hala ere, “keinu komertzial moduan”, eskatutakoa ematea onartu zuen: 493,26 euro itzuli.

Honelako telefono garestietara deitzeko arriskua edo tentaldia ekidin nahi duten erabiltzaileei EKA/ACUVek aholkatzen die gehigarrizko tarifikazioko zerbitzuetatik haien telefonoaren deskonexioa eskatzea telefonia operadorei. Eskaera hori betetzera behartuta daude legez.

Utzi iruzkina