EKA/ACUVeko BAZKIDE BATEK, GURE DEPARTAMENTU JURIDIKOARI ESKER, BERE ASEGURU ETXEAK KALTEORDAINA ORDAINTZEA LORTU DU BI URTEZ ERREKLAMATU ONDOREN

Gure bazkidea den F.S.A, HELVETIA SEGUROS konpainiaren bezeroa da orain dela 10 urte baino gehiagotik. Bai berari eta bai beste bizilagun bati ur kalteak eragin zizkien ezbehar bat sufritu zuen.

Ezbeharra aseguru-etxeari jakinarazi ondoren, bere kasua polizako babesetik kanpo geratzen zela erabaki zuen konpainiak eta, beraz, gure bazkidea hirugarrenari eragindako kalteez arduratu behar izan zen.

Aseguru konpainiaren pasibotasunaren aurrean, erreklamatzailea Gasteizeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora (KIUB) gerturatu zen erreklamazio bat jartzeko asmoz. Gasteizeko KIUB-ak erreklamazioa bideratu eta aseguru konpainiak, 2017ko otsailak 13an emandako ebazpenean, ezbeharraz era egokian arduratu ez zela errekonozitzea lortu zuen.

Hala ere, adostasunezko ebazpen horretatik bi urte igaro eta ostean, konpainiak ez zion oraindik ordaindu kalteen zenbatekoa (1.944,19 €).

Diru horren ordainketa hainbat aldiz erreklamatzeaz nekatuta gure elkartera jo zuen. EKA/ACUV-eko Departamentu Juridikotik 2019/03/26an komunikazio bat helarazi zitzaion HELVETIA SEGUROS aseguru-etxearen bezeroarentzako arreta zerbitzuari. Datu guztiak berraztertu eta egiaztatu ondoren, azkenik, 2019/05/20an aseguru etxeak 1.944,19€-ak ordaindu dizkio gure bazkideari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude