UKO EGITEKO ESKUBIDEA URRUTIKO SALEROSKETA-KONTRATAZIOAN (TELEFONOZ, INTERNETEZ, ETXEZ-ETXE)

Uko egiteko eskubidea urrutitik erabilitako kontratua indarrik gabe uztea edozein kontsumitzaileren eskubidea da (telefono bitarteko salmentetan, adibidez), bere erabakia zuritzeko beharrik gabe eta inolako zigorrik gabe. Eskubide hau aurrera eramateko epea 14 egun naturalekoa da eta enpresariak nola egin behar denari buruzko informazioa eskaini behar du, baita uko egiteko agiria eskaini ere. Uko egite eskubidea erabiltzeko nahikoa da jaso izana egiaztatzea, adibidez uko egite agiri baten bidalketaren bitartez edo jasotako produktuen itzuleraren bitartez. Kontsumitzaileak frogatu behar izango du eskubide hau burutu izana.

Noiz erabil daiteke eskubide hau

Urrutiko kontratuetan (merkataritza elektronikoan, kontratatze telefonikoan…), merkatal gunearen kanpoan (kontsumitzailearen etxebizitzan burututako kontratazioak…) eta eskaintza batek onartzen duen kasuetan erabil dezake kontsumitzaileak uko egiteko eskubidea. Egoitza fisikoetan ez da kontsumitzaileak erabili ahal duen eskubidea, enpresaren merkatal politikak hala erabakitzen badu, saltoki handietan gertatzen den bezala.

Epea hasten da…

Ondarea jaso edo kontratua sinatzen denetik (kontratatzen dena zerbitzu bat bada). Eskaera berberan ematea aparte egiten bada uko egiteko epea hasiko da: (a) kontsumitzaileak erositako azken ondaera jasotzen duenetik; (b) zatikako emate baten kasuan, kontsumitzaileak azken osagaia jasotzen duen egunetik; (c) aldizkako emateetarako epe zehatz baten bitartez, kontsumitzaileak lehenengoaren jabetza materiala hartzen duen egunetik. Enpresak uko egite eskubideari buruz agiriak eta informazioa eskaintzeko betebeharrarekin betetzen ez badu, epea izango da:

-12 hilabete 14 egunetako hasierako uko egite epearen amaieraren ondoren.

-14 egunetakoa agiriak jasotzen direnetik.

Ondorioak

-Aldeek prestakuntzak elkarri itzuli beharko dizkiete: kontsumitzaileak produktua itzuliko du eta enpresak, dirua.

-Kontsumitzaileak itzulerak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu, enpresariak gastu hauek onartu ez baditu edo haien berri eman eman ez badio.

-Kontsumitzaileak ez du dirurik ordainduko ondasunaren balioa gutxiago bada, haren erabilera normalaren ondorioa bada.

-Artikulua itzuli behar izango du, bidegabeko atzerapenarik gabe, eta edonola ere kontratua indargabetzeko erabakitzearen berri eman duenetik 14 egun naturaleseko epean.

-Enpresariak zenbatekoa itzuliko du bidegabeko atzerapenik gabe, eta edonola ere uko egitea ezagutu zuenetik 14 egun naturaleko epea bete baino lehen. Kontrakoa gertatzen bada, kontsumitzaileak zordundutako zenbatekoaren baino diru kopuru bikoitza eskatu ahal izango du, kalteordaina jasotzeko eskubidea galdu barik. Enpresariak diru-itzultzea gelditu ahal izango du ondasunak jaso arte edo kontsumitzaileak haien itzulera egiaztatu arte.

-Egoitzaren kanpoan emandako erosketa kasuetan non produktuak kontsumitzailearen etxeetan emanak izan diren erosketaren unean, enpresariak haren kontura batuko ditu artikuluak, haien natura dela eta, postaz itzuli ezin direnean.

Ura, gasa eta argindarreko kontratuak

Hiri sistemen bitartez ura, gasa, elektrizitatea eta berokuntza hornitzeko, urrutitik erabilitako kontratuetan edo merkatal egoitzatik kanpo erabilitakoak, enpresariak uko egite eskubidea izatearen, baldintzen, epea haren erabilerarerako eta uko egite formulario ereduaren berri eman behar izango du. Uko egiteko eskubide hau erabiltzeko epea kontratua sinatzen den unean hasiko da. Kontsumitzaileak prestakuntza uko egiteko epearen barruan has dadila nahi badu, enpresariak honi eskaera berariazko aurkez dezala eskatuko dio eta, kasu horretan, bere uko egite eskubidea erabiltzen badu mailegatutako aldeari zenbateko proportzional bat ordaindu behar izango diolaren berri eman behar izango du.

Uko egitearen ondorioak

Kontrakoa esaten ez bada, kontsumitzaileak merkataritzako legeak ematen dio uko egite eskubidea erabiltzen duenean aurreko konpainiak hornitu behar izango dio. Zerbitzuaren kontratazioa baino lehen horniketa burutzen ari ez bada, uko egite eskaera zerbitzuaren baja suposatuko du. Kontsumitzaileak ez du inolako kosturik ordainduko hurrengo kasuetan:

-Ez badu eskatu berariazko zerbitzuaren prestakuntza uko egite epearen barruan has dadila.

-Enpresariak uko egite eskubideari edo jasotako zerbitzua ordaindu beharrari buruzko informazioa eskaini ez badu, beraiek uko egite epearen barruan hasiko balira.

Kontratu gehigarriak

Uko egiteak kontsumitzailearentzat kontratu gehigarri guztiren erabateko iraungipena, eta kosturik gabe, suposatuko du, arauan aurreikusitakoak izan ezik. Kontratu nagusiaren gaineko uko egitea burutzen denean, aldeek elkarri jasotako prestakuntzak itzuli beharko dizkiete kontratu gehigarriarenari jarraiki, inolako bidegabeko atzerapenik gabe eta, edonola ere, uko egitetik 14 egun naturalak igaro baino lehen; kontrakoa gertatzen bada, zenbatekoaren bikoitza eskatu ahal izango da eta zenbateko hori gailentzen duten eragindako kalteengatik ordaina jasotzeko eskubidea galdu barik.

Lotutako finantza kontratua

Kontsumitzaileak ondasunaren edo prestakuntaren erosketa finantzatu badu, erabat edo era partzialean, enpresariak edo hirugarrengo batek emandako kredituaren bitartez uko egite eskubidearen erabilera unean bertan kredituaren ebazpenak suposatuko du inolako kalteordainik gabe.

Salbuespenak (hurrengo kasuetan ez dago uko egiteko eskubiderik)

-Zerbitzuen prestazioa hau uko egiteko epearen barruan burutu behar bada eta kontsumitzaileak behin zerbitzu hori prestatuta uko egiteko eskubidea galtzeko bere onespena ematen badu.

-Ondasunen horniketa edo zerbitzuen prestaketa, zeinen salneurria uko egite epearen barruan eman daitezkeen finantza merkatuaren gorabeherenpean dagoen.

-Kontsumitzailearen eskakizunenpean ekoiztutako edo era garbian neurrira egin direla frogatu ahal diren ondasunen horniketa.

-Azkar narrastu edo zaharkitu ahal diren ondasunen horniketa.

-Osasunaren babeseko edo higiene arrazoiak direla medio eta zigilua galdu duten zigilatutako ondareen horniketa.

-Ondasunen horniketa, zeinek haren ematearen ondoren era bereizezin batetan nahastu diren.

-Edari alkoholdunen horniketa zeinen salneurria salmenta kontratua burutzearen unean adostu den, 30 egun baino lehenagoko epean eman ezin diren eta zeinen benetako balioa enpresariak kontrolpean mantendu izan dituen merkatuaren gorabeherepean dauden.

-Larraialdiko konponketa edo mantentze lanak. Bisita horretan enpresariak zerbitzu gehigarriak eskaintzen baditu (kontsumitzaileak era garbian eskatu ez dituenak) edo mantentze zein konponketa lanak burutzeko derrigorrez erabili behar diren baino ordezko piezak edo zerbitzu gehiago erabiltzen baditu, uko egite eskubidea ezarri behar zaie aipatutako zerbitzu zein ondasun gehigarri horiei.

-Zigilua kendutako bideo zein soinu grabaketen salmenta.

-Eguneroko prentsa, aldizkako argitalpenak edo aldizkarien horniketa, aipatutako argitalpenen harpidetza kontratuen salbuespenarekin.

-Enkante publikoaren bitartez burututako kontratuak.

-Etxebizitza, ondasunen garraioa, ibilgailuen alokairua, janaria edo aisialdiarekin erlazionatutako zerbitzuak helburutzat ez duten ostatu zerbitzuen horniketa, kontratuek gauzatze epe edo data zehatza aurreikusten badute.

-Euskarri material batetan burutzen ez den eduki digitalaren horniketa, erosketa kontsumitzailearen aldez aurretiko berariazko onarpenarekin hasi denean, jakinez, bere uko egite eskubidea galtzen duela.

Utzi iruzkina