TRENBIDE-ARAUDIAREN EGUNERAKETA BALIABIDEAK DIGITALIZATZEKO

Zerbitzuak digitalizatzeko garraio-araudiaren esparruan, beharrezkoa zen, bitarte elektronikoen bidezko erreklamazio-sistema txertatzea ere trenbidearen eremuan, liburu tradizionaletan oinarritutako eredua osatze adlera. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa bultzatutako aldaketa da, bidaiariek erreklamatzeko bi bideak erabili ahal izatearen eskubidea bermatuz.

Aurrerapauso honi esker, sistema aurreratu eta bizkorrak izango dira zenbait oztopo gainditzeko; besteak beste, langilerik gabeko geltokietan erreklamazio-orriak eskuratzeko ezintasuna. Hala, ezinbestekotzat hartzen da aplikazioen irisgarritasuna bermatzea, bai zuzeneko lotura, baita botoi etiketatu eta formulario bideragarriak sustatuz ere.

Bestalde, ikuskaritza-zerbitzuen lan eraginkorragoa aurreikusten da, aurkeztutako erreklamazioen artean, trenbide-sektorearen 38/2015 Legean xedatutako arau-hauste administratiborik ematen diren egiaztatzeko.

Erreklamazio-liburu “fisikoari” dagokionean, jendeari zerbitzua eskaintzen dioten instalazio guztietan egongo da eskuragarri, eta zehazki, bidaiari-geltokietan eta salgaien terminaletan. Horrez gain, tren-enpresek erabiltzaileen eskura izango dute txartelak saltzen dituzten beren titulartasunezko instalazio finkoetan, gidari eta gainerako langileak dituzten tren-garraio zerbitzu orotan, eta fakturatzeko eta bagajeak entregatzeko guneetan.

Erreklamazioak aurkezteko epea hiru hilabetekoa da, gertakarien egunetik zenbatzen hasita. Halaber, hilabeteko epea ezarriko da erantzunak jasotzeko; hauexek arrazoituak izan beharko dira, hartutako neurriak argudiatuz.

Era berean, langileek erreklamazioak osatzeko zailtasunak dituzten kolektibo zaurgarriei lagundu beharko diete, hala nola, adineko pertsona edota ezgaitasunen bat dutenei. Gauza bera egin beharko dute erreklamazioa bide elektronikoetatik aurkezteko laguntza eskatzen duen edozein erabiltzailerekin.

KONTSUMITZAILE AKTIBOAGOAK IZAN BEHAR DUGU. EZ ETSI INOLAKO KEXA EDO ERREKLAMAZIOREKIN!

Utzi iruzkina