KOMISIO HORREN DEUSEZTASUNA DEKLARATZEN ZUEN EPAIA IRMOA DA DAGOENEKO, SANTANDER BERAK BERTAN BEHERA UTZI BAITU AURKEZTUTAKO APELAZIO-ERREKURTSOA
Unera arte EKA/ACUVk irabazitakoen harira, beste funtsezko epai baten aurrean gaude, Gasteizko Merkataritza arloko 1. Epaitegiak, elkarteak aurkeztutako bukarazte-akzioa baietsi zuela, Santanderrek hirugarrenek leihatilan dirua sartzeagatik kobratutako 10 euroko komisioaren aurka. Momentu honetatik aurrera, beraz, entitateak kobratzeari utzi beharko dio, eta komisio, baldintza eta gastuen tarifen liburuxkatik baztertuko du horren sortzapenaren gaineko informazioa.
Hala, orokortu egiten da komisioaren ezereztea, eta berehala erretiratu beharko dute gainerako entitateek.
Hala izan ezean, EKA/ACUVk horiek ezartzen jarraitzen dutenen kontrako demandak aurkezten segiko da.
Gogorarazi behar da komisio gehiago kontsideratu izan direla baliogabeak, besteak beste, leihatilan eskudirua ateratzeagatikoa, zordun posizioen erreklamazioarena, edota kutxazain bidez egin daitezkeen eragiketena.