REVOLVING TXARTEL BATEN KASU BATEAN ALDEKO EPAIA LORTU DU EKA/ACUV-K

REVOLVING TXARTEL BATEN KASU BATEAN ALDEKO EPAIA LORTU DU EKA/ACUV-K

EKA/ACUV-ko bazkide batek CAIXABANK entitatearekin “VISA CLASSIC TWIN” edo “Revolving” izeneko txartela kontratatu zuen, %26,82 TAE-ko interesa ezartzen zuena, eta aurrerago Entitateak alde bakar batez %29,84 TAE-ra aldatu zuena.

Revolving txartelak fidelizazio txartelak dira, normalean enpresa handi edo kormetzioek eskaintzen dituzte, eta itxuraz, erakargarriak izan daitezkeen onurak eskaintzen dituzte. Onura horiek, besteak beste, geroratu daitezken ordainketak izan daitezke bankuz aldatzeko betebeharrik gabe, atxikitutako komertzioetan ordaintzeko aukera izanez edota efektiboa izateko aukera eskaini ohi dute.

Abantaila horiek errealitate arriskutsu eta konplexua ezkutatzen dute. Ordaintzeke dauden interesak kopuru nagusira gehitzen dira, kreditu espiral bat sortuz, amortizazio denboraldi luzeak amortizazio kuota baxuekin kredituak asko garestituz.

Gure bazkideari 150 euroko erreziboa pasatzen zioten hilabetero. Denbora pasa ahala, zorra handitzen zihoan, eta, txartelari erabilerarik eman gabe zor totala 7.020,98€-ra iritsi zen.

EKA/ACUV-k demanda aurkeztu zuen epaitegian kontratuaren deuseztasuna eskatuz abusuzko interesengatik. Orain, Bilboko Lehen Instantziako 12. epaitegiak arrazoia eman digu, kontratua deuseza dela adieraziz interesak desproportzionalak direlako eta ondorioz, lukurreria eta abusuzkoak. Hori dela eta, bankuak bazkideari ordaindutako interes guztiak bueltatzera behartu du.

Elkartetik, txartel hauengatik kaltetuta izan den edonori deia egiten diogu dagokion erreklamazioa aurkeztu dezan .

Hortaz gain, hurrengo aholkuak ematen dizkizuegu kreditu txartelak erosten dituzuenerako:

1.- Hilabetero egiten ditugun erosketak ezagutu beharko genituzke: Horrela, argi izango dugu gure aukeren gaineko bizitza daramagun. Gainera, bankuari hilabetero zor diogunaren itzulpen moduan ordaindutakoaren justifikantea eskatzea komeni da Espainiako Bankuari. Are gehiago, komenigarriagoa izango litzateke interesak eta kopuru nagusiak desberdintzea.

2.- Kontuz txartel hauekin, oso garestiak baitira, kontsumozko mailegu arruntak baino garestiagoak. Gainera, prezio antzekoak eskaintzen dituzten alternatibekin alderatuz, ez diote bezerioari ordainketa amaiera data bermatzen dien ordainketa egutegia eskaintzen.

Revolving-en interes antzekoak dituzten kreditu-txartel arruntek, amortizazio egutegi argiagoa eta ordainketa baldintza gardenagoak dituzte.

3.- Kreditua eskatzeko beharra: txartel hauek eskatzen dituzten bezeroen profilak aztertuta ikus dezakegu beste kreditu edo mailegu aukera batzuk izan ditzaketela.

4.- Kuota egokiak aukeratzea: Ez genuke denboran luzatzen diren kuota txikietan konfidatu beharko, izan ere, horiekin badirudi hilabetero kopuru txikiak ordaintzen ditugula, baina denborarekin akumulatzen joaten dira zor dugun kopurua bikoizu edo hirukoiztuz.

Utzi iruzkina