Posta elektronikoaren bidezko iruzur entseguak areagotzen ari dira

EKA/ACUVek posta elektronikoz iruzurrak egiteko mezuetan gorakada nabaria antzeman du asken asteetan. Gure Komunikazioko posta elektronikoak, adibidez, hartzailearen datu pertsonalak eta bankarioak eskura nahian bidalitako dozenaka mezu jasotzen du egunero amu eta apeu ezberdinak erabiliz: ustezko lan eskaintzak, ustezko erosketen ordainketarako eskaerak, ustez Correosek bidalitako paketeak hartzeko deiak, faktura ezezagunak baieztatzeko eskaerak, identitatearen egiaztatzea proposatzen duten ustezko finantza entitateek bidalitako komunikazioak… nahiz eta EKA/ACUVek mezu horien igortzaileekin inolako harremanik ez daukan.

Era horretako mezuak jasotzen ari diren pertsonei EKA/ACUVek aholatzen die mezuak ez irekitzea eta eskatzen dutena inolaz ere ez egitea. Hoberena da zuzenean ezabatzea, akaso helbide horiek ‘spam’ igortzaile bezala antibirusean markatu edota Poliziaren aurrean salatu ostean.

‘Phishing’ entsegu baten adibide bat: info@bancosantander helbideak bidalitako mezu bat heldu zaigu “Banco Santander Informa – Aviso SuperNet” gaian ipinita eta honako testuarekin: “Apreciable Cliente: Le notificamos que su cuenta y tarjeta de fue bloqueada temporalmente debido a que su ultima consulta de cajero o banca en linea no finalizo de manera correcta. Para poder desbloquear la tarjeta es necesarioes afiliar y hacer una pequeña verificacion de identidad. Para verificar su identidad AQUI. Tu seguridad es muy importante para nosotros. Por eso tus transacciones estan protegidas por nuestra Garantia de Seguridad de bancosantander.es. Le recomendamos ingresar de forma inmediata al siguiente enlace: http://www.bancosantander.es (Click Aqui) Este correo electronico constituye una notificacion de los terminos en que se realizo la operacion, el unico comprobante oficial es el estado de cuenta que emite bancosantander.es”.

Nabariak dira oso testu horren sintaxi kaskarra eta ortografia akatsak. Bankuek ez dizkiote haien bezeroei horrelako mezuak inolaz ere bidaltzen. Mezu horretan dauden lotuneek Banco Santanderrekoa dirudien eta datu eta klabe pertsonalak eskatzen dituen weborri faltsu batera eramaten dute. Weborri horren helbidea www-z hasten da zuzenean eta giltzarrapo itxiaren marrazkitxoa ez darama aurretik. Bertan segundu batzutan egon ondoren, gure Komunikazioko ordenagailuak instalatuta duen birusen aurkako Norton programak weborria susmagarria dela ohartzen du eta blokeatu egiten du.

Banco Santanderreko benetako weborriaren helbidearen aurrean giltzarrapo itxiaren ikonoa ikusten da eta https://www. Weborri horren azalean aste batzuetan zehar honelako iruzur entseguetaz ohartarazpen bat egon da. Besteak beste, hauxe zioen: “Banco Santander nunca pedirá a sus clientes ni la contraseña ni la firma electrónica completa, tan solo posiciones aleatorias a efectos de identificación. Por lo tanto, nunca deben atenderse solicitudes de facilitar dicha información que lleguen a través de correo electrónico, SMS o llamada telefónica”.

Banco Santanderreko weborriak, halaber, oso baliagarria izan daitekeen gida argitaratuta dauka: “Guía para protegerte contra el Phishing”. Honako helbidean dago: https://www.bancosantander.es/es/es/particulares/banca-online/seguridad-online/aprende-seguridad-online/phishing.

Phising_infografia_ESP

Utzi iruzkina