Paper-zapitxo hezeak estolden etsairik amorratuena dira

Erreportaje honetan hain garrantzitsua eta geroz eta handiagoa zein konpondu erraza den arazoa (ingurumeneko eta ekonomikoa) aztertzen da: komunetik botatzen ditugun zenbait produktuk, bereziki paper-zapi hezeek, saneamenduetan eragiten dituzten buxatzeak. Inork zalantzaren bat badu, gainbegiratzera hurrera dadila haren etxean edo haren komunitatean buxatzeekin amaitzean lan egiten duen enpresa bati deitu behar izan diotenean edo Interneten, kutxatiletako, ponpaketa-estazioetako eta buxatutako araztegien irudiak bila ditzan, (batez ere) paper-zapi hezeek sortutako matazengatik kolonizatuta.

Paper-zapi hezeetako marka batzuen paketeetan biodegradagarriak direla jartzen du, komunetik bota ahal direla, hain zuzen ere. Ez lukete jarri behar izango, nahiz eta egia izan batzuk biodegradagarriak direla, kontua desegiteko zenbat denbora behar duten delako; eta denbora hori buxatzea eragiteko behar dutena baino askoz handiagoa da. Aurreko argudio Bilbo-Bizkaiko Ur Partzuegoaren Isurietarako arduraduna den Iñigo Gónzález Canal jaunaren hitzak dira, zeinek saneamenduetan, publiko zein pribatuetan, komunetik botatzen ditugun paper-zapi hezeak eragiten ari diren arazo handiaren aurkako borrokan ahots nabarmenduetarikoa dena.

González Canal-ek azaltzen duen bezala, paper-zapi hezeak “ehuna ez ehuna” izeneko material batekin ekoiztuta daude, sistema desberdinen bitartez zuntz begetalak trinkotzean lortzen dena, josteko beharrik gabe. Zuntz horiek banatzen dira komunetik botatzen direnean, baina behin sarean, tutuerietan, berriz elkartzen dira eta guztia buxatzen duten mataza handiak sortuz.

Interneten badira ikaragarriak diren irudiak. Arazo honen inguran zalantzak dituen norbaitek irudi horiek ikusten baditu, ziur aski birritan pentsatuko duela komunetik paper-zapi heze bat bota baino lehen.

Baina nagusiena izan arren, paper-zapiak (haren ibilera haurtxoei zuzendutako produktu bezala hasi, nahiz eta gaur egun erabilera anitz izan) ez dira arazo honen eragile bakarrak. Saneamendu behera troxak, konpresak, kotoia, makillajea kentzeko diskoak ere erortzen dira… Produktu horiek ere buxatzeak sortzeko lagungarriak izaten dira.

Sare publikoen mantentze eta garniketaren kostuak gora egiten du etengabe

Ez dago daturik (ez dagoelako erakunde publiko zein pribaturik informazio hain zehatza biltzen duenik) jabego pribatuetan urtero buxatzeen aurkako operazioen kopuruaren inguruan, ezta suposatzen duten kostu ekonomikoaren inguruan, baina EKA/OCUVek kontsultatu dituen sektoreko enpresek ziurtatzen dute gero eta gehiago lantzen dutela alderdi hau eta egoitzen saneamenduetan burutzen dituzten lanen ehuneko oso altua, komunetik botatako paper-zapi hezeek eragindakoa dela. Arazo hau Bilbon 2009an detektatzen hasi zen.

Baina badira (datuak) estoldetan eta azpiegitura publikoetan paper-zapi hezeen bazterketa eta birziklapenak suposatzen duen gehiegizko kostuaren inguruan. Norbanakoen kutxatilak, paper-zapi hezeen bidaiaren lehenengo geltokia direlako saneamendu sistematik.

Bigarren geltokia kutxatila partikularrak estolderia publikoaren sareekin burutzen diren loturak dira. Lehenengo bi puntu horietan harrapatuak geratzen ez direnak, hodi biltzaileetara iristen dira, hondakin-urak araztegietaraino gidatzera laguntzen duten ponpetara, gero araztegietara heltzen dira eta, batzuk, ibai eta itxasora ailegatzen dira.

Iñigo González Canal-en arabera kostuak 8 eta 10 biderren artean biderkatzen dira, paper-zapi hezeek (batez ere) sare publikoan eragindako garbiketa lanak direla eta. Asociación Española de Abastecimientos de Agua y Saneamientos izenekoak urtean kalkulatzen du 100 milioi metro kubiko tratatzen dituen araztegi batetan, paper-zapi hezeek eragindako kalteen kostua 200.000 euro inguruan aurki daitekeela, kutxa publikoetatik ateratzen den dirua eta, hortaz, herritarrok zergetatik ordaintzen dituguna.

Horrela izanik, uren onbideratzean aritzen diren hiri eta herri handi ugarietako enpresek, berariazko talde teknikoak sortu behar izan dituzte sare publikoan ematen diren buxatze hauek konpontzeko. Bilbo, Madril, Sevilla, Valentzia, Huelva… bezalako hirien kasua da.

Europan, 27 herrialdetako hornikuntza eta onbideratze-enpresak biltzen dituen elkarteak (Eureau) paper-zapiek, orain dela bost hilabetetako txosten baten arabera, urteko 500 eta 1.000 milioi euro arteko gastua eragiten dutela dio, “hondar hauetako bazterketa barne”. New Yorken, egunkari batean aurki argitaratutako erreportaje baten arabera, azken bost urteetan 16,5 milioi euro gastatu dute paper-zapiek eragiten dituzten hondamenak konpontzeko.

Hutsune legala konpon-bidean

Ez dugu, ez Estatu espainolean ezta Europar Batasunean ere, saneamenduetatik zer nolako produktuak bota ahal diren eta zeintzuk ez gaiaren inguruko araudi argi eta zehatzik. ISO (kontsumo zein industria produktuen normalkuntzarako nazioarteko erakundearen siglak) ziurtagiriak orain dela urtebete lantalde bat sortu zuen gai honi ekiteko. Helburua komunetik bota ahal diren produktuentzat ISO ziurtagiri bat sortzea da. Produktu hauek froga zorrotzak igaro behar izango lituzkete. Gai honetan herrialde aurreratuenak Estatu Batuak eta Kanada dira.

Komunetik bota behar ez diren produktu gehiago

Arazo honetan adituak direnek, batez ere, etxeko olio, sendagaiak, kosmetikoak eta drogen inguruan alertan jarri nahi gaituzte. Erabilitako etxeko olioa oso kutxagarria da, eta botikek, kosmetikoek eta drogek hondakin-uren toxikotasuna handiagoa izatea eragiten dute, zeinek uraren berezko garbiketa biologikoaz arduratzen diren bakteriengan ondorio negatiboak eragiten dituen.

Ingurugiroaren arazoa

Euren bidaian aurkitzen dituzten oztopoak gailentzea lortzen duten paper-zapitxo hezeek (eta komunetik bota behar izango ez liratekeen beste produktuak ere bai), batez ere eurite indartsuak ematen direnean, ibaietan eta itsasoan amaitzen dute gehien-gehienak. Horrela egiaztatzen dute zenbait herrietako itsasbazterreko arrantza ontzien sareek, adibidez kostalde mediterraneokoak, Valencia eta Alicanteko herri batzuetan batez ere.

Informazio-kontzientziazio kanpaina publikoen falta ulertezina

Deigarria da nola (azaltzen ari garen arazo honen aurrean, gorantz doan eta hain handia den kostu ekonomikoa daukana) agintariak, administraritzak, bereziki saneamendu-sare publikoen jabe diren udalerri eta mankomunitateak, ez diren informazio eta kontzientziazio kanpaina garrantzitsuak burutzen ari.

Zenbait udalerrietan, Valentzian adibidez, paper-zapiak komunera botatzearen balizko debekua aztertzen ari da. Baina nola kontrolatu debeku horren betetzea? Nola antzeman errudunak, nola identifikatu? Sare publikoarekin lotutako etxebizitza bakarreko eraikinen kasuetan (txaletak, baserriak…) baino ez jakin daiteke zein den buxatzearen erantzulea.  

Aipatutako administraritzak herritarrentzat informazio eta kontzientziazio kanpainak burutzen egon behar izango lirateke, hain adierazgarriak diren argazkiak erakusten, estoldetan, ponpaketa-estazioetan, araztegietan… aurkitzen diren paper-zapien multzo itzelenak, eta hiritarrentzat suposatzen duen kostu ekonomikoa azaltzen, batez ere, haien baztertze eta birziklatze prozesuak.

Badira Europan haratago joan nahi duten ahotsak: hiritarren elkarteak, teknikarien taldeak, talde ekologistak… euren gobernuengan presioa sortzen ari direnak eta Europako Batzordearengan, paper-zapi hezeen, eta komunetik botatzeko gaitzat zein biodegradagarritzat aurkezten diren pertsonen zein gauzen garbiketarako produktuen salmenta debeka dezaten.

Utzi iruzkina