BIDAIA KONBINATUEN ERREGULAZIO BERRIA

Bidaia konbinatu bat kontratatzen dugunean zein produktu turistiko kontratatzen ari garen jakitea oso garrantzitsua da aplikatu egingo den erregulazio zehatza ezagutu ahal izateko.

2015eko azaroak 25eko Bidaia konbinatu eta lotutako bidaia zerbitzuei buruzko 2015/2302 europar direktibaren transposizioarekin zerbitzu turistikoak erregulatzen dituen araua guztiz aldatu da.

BIDAIA KONBINATUA ETA BIDAIA ZERBITZU UZTARTUEN KONTZEPTUAK ARAU BERRIAN

Noiz da bidaia bat konbinatua?

Bidaia agentzia berean eta prezio orokor baten truke gutxienez bi bidaia zerbitzu kontratatzen ditugunean (garraioa, ostatua, txangoak …), beti ere 24 ordutik gorako iraupenaz edo gau bateko egonaldiaz.

Zer da bidaia zerbitzu uztartu bat?

Kontratu mota berri bat da. Horren bidez, zerbitzu-emaile ezberdinekin eta era bereizian gutxienez bi zerbitzu kontratatzen dira oporraldi berdinerako saltoki berberean bisita bakar batez edota beste batez hurrengo 24 orduen barruan.

LEGE BERRIAK DAKARTZAN NOBEDADEAK:

1.- Arauak “bidaiaria” babesten du, “pertsona kontsumitzailea” baino kontzeptu askoz zabalagoa izanik.

2.- Lege berriak erreserban akatsak izateagatiko enpresariaren erantzukizuna aurreikusten du kontratazio mota bietan, beti ere akats hauek bidaiariari egotzi ezin zaizkionean edota ez-ohiko egoera saihetsezin batek eragindakoak ez direnean.

3.- Bidaia zerbitzu uztartuak kontratatzerakoan, enpresariak legeak bidaia konbinatuentzako erreserbatzen dituen eskubideez baliatu ezin izango dela informatu behar du bidaiaria, erantzule bakarra zerbitzu emaile bakoitza izanik. Halaber, kaudimen gabezia egoera baten aurrean izango duen babesaren berri eman behar izango dio.

NOBEDADEAK BIDAIA KONBINATUETAN:

1.- Kontratatua sinatu aurretik bidaiariari eman beharreko informazioa eta entregatu behar zaizkion dokumentuak areagotu eta indartzen ditu arau berriak.

2.- Bidaiaria kontratua beste pertsona bati laga ahal izango dio, beti ere agentzia idatziz jakinaraziz bidaia hasi baino gutxienez 7 eguneko aurrerapenaz.

3.- Bidaiaren prezioa igo ahal izango da aurretiaz bidaiaria hortaz informatu den kasuetan eta arrazoi berdinengatiko prezioaren jaitsiera ere aurreikusten denean soilik. Prezio igoera %8a baino handiagoa bada, bidaiariak kontratua deuseztatzeko eskubidea izango du inongo penalizaziorik gabe.

4.- Bidaiariak kontratari bukaera eman ahal izango dio edozein momentutan bidaia hasi baino lehen egoki eta justifikagarria den penalizazioa ordainduz.

5.- Bidaiaren baldintzak ez betetzeagatik antolatzaileen eta xehekarien arteko erantzukizun solidarioa ezartzen da.

6.- Adostasun ezagatiko bidaiaren prezioa jaisteko eskubidea aurreikusten da, baita ere bidaiariari eragindako kalteengatik indemnizatua izateko eskubidea ere.

7.- Berme bikoitza ezartzeko aukera aurreikusten da, alde batetik agentzia edo handizkariaren kaudimen gabezia bermatuko duena eta bestetik kontratuaren betetze egokia bermatuko duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude