ADINGABEAK ETA INTERNET: AHALIK ETA SEGURTASUN HANDIENAREKIN NABIGATZEKO AHOLKUAK

Otsailaren 5, Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna 2019: “Internet hobeago bat zurekin hasten da: errespetuz elkarrekin biziz Internet segurua izan dadin”

https://www.is4k.es/programas/dia-de-internet-segura

Gaur otsailaren 5ean aurtengo Internet Seguruaren Nazionarteko Eguna ospatzen da goiburu honekin: “Internet hobeago bat zurekin hasten da: errespetuz biziz Internet segurua izan dadin”. Helburua da denon artean teknologia digitalen erabilpen segurua eta positiboa bultzatzea, batez ere adingabeen aldetik. Umeek eta nerabeek Interneten duten menpekotasun eta arrisku-jokaerei buruzko datuak gero eta kexkagarriagoak dira. Arrisku horiek murrizten lagundu nahian, EKA/ACUV-ek honako aholkuak eskaintzen ditu:

Aholkuak gurasoentzat.

-Hitz egin seme-alabekin aho betean Interneteko erabilerari buruz eta era seguruan egiteko garrantziaz.

-Weborri seguruak (giltxarrapo itxiaren ikonoa, https…) eta ez seguruak edo arriskutsuak desberdintzen irakasi.

-Txatetan eta giza sareetan ezagutu dituzten pertsonei ez dizkietela norberaren datuak eman behar azaldu behar diegu.

-Galdetu behar diegu ikusten dituzten webguneei buruz, norekin hitz egiten duten, zeri buruz…

-Galdetu behar diegu Messenger edo antzeko kontuetan gehitu dituzten datuei buruz: nortzuk diren, non ezagutu dituzten…

-Irakatsi behar diegu mezu beldurgarriak ez direla erantzun behar, eta balizko arriskua azalten duten edo deserosoak diren mezuak nola blokeatu ahal diren.

-Erabilera arauak adostu. Hobe da ordenagailua ikus daitekeen leku batetan egotea, adingabekoek chat guneak erabili ez ditzaten atea itxita egonda…

-Gurasoen kontrola bermatzen duen softwarea instalatu, honek balizko arriskua azal dezaketen weborri mota batzuetako sarbidea mugatzen du.

-Birusen aurkako zein nabigazio seguruko programak instalatu eta pasahitz zailak ezarri.

-Ez jarri webkamerarik. Egiten bada, mugatu bere erabilera segurtasuneko pasahitza ezarriz.

-Adingabekoek ulertu behar dute jazarpen egoeretan, “gaiztoa” jazarpena burutzen duena dela, haiek biktimak direla eta ez dutela egoera hori ezkutatu behar, baizik eta esatea eta laguntza eskatzea.

-Hitz egin eurekin, konfidantzazko giroan, gaitzespenik gabe, jazarpen edo arrisku egoeren biktimak izaten ari direla somatzen badugu, eta baieztatzen bada, jarri harremanetan Poliziarekin eta Interneten adingabekoak babesten dituzten erakundeekin.

-Hitz egin eskolako arduradunekin edo beste gurasoekin Interneten eman daitezkeen jazarpen egoerei aurre egiteko prestatu diren estrategiei buruz gehiago jakiteko.

Gomendioak adingabekoentzat.

-Baztertu ‘spama’, ezezagunen mezuak eta indarkeria erakusten duten edo eduki deserosoak dituztenak.

-Ez eman norberaren edo familiaren datuak: izenak, helbideak, telefono zenbakiak, Interneteko kodeak edo pasahitzak, kreditu txartelen zenbakiak…

-Ez bidali argazkiak ezezagunei.

-Ez erabili webkamerak txat guneak erabiltzean.

-Ez hitz egin ezezagunekin txatetan, sare sozialetan.

-Ez erabili zure adinaren berri eman daitekeen nick edo pasahitzik.

-Sare sozialetan, ez onartu laguntzat ezagutzen ez dituzun pertsonak.

-Zuzenean ezagutzen ez dituzun pertsonekin harremanak izateko, erabili doako posta helbideak, Hotmail edo Gmail motakoak.

-Ez hitzartu zitak Internet bidez ezezagunekin.

-Eraso edo proposamen desegokiko susmo txikienaren aurrean, esan zure gurasoei, irakasleei edo konfidantzazko helduren bati.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude