MASMOVIL-ek INSTALAZIOAGATIK KOBRATUTAKO PENALIZAZIOA

Gure bazkidea den J.M.M. MASMOVIL-en eman zen altan 2018ko otsailean bere etxean agertu zen komertzialak eskainitako prezio hobekuntzaz bultzatuta.

Kontratua berbaz egiten da eta bezeroa sinatu beharreko kontratu fisiko idatzia jasotzeko zain geratzen da.

Bitartean, tekniko instalatzaile bat bere etxean agertu eta bere linearen portabilitatea tramitatzen da.

Lehen errziboa pasatzen diotenean, eskaintza edota prezioa errespetatu ez dela ohartzen da.

Sinatu beharreko kontratu idatzia oraindik jaso ez zuenez, bezeroak konpainiaren arreta zerbitzuari eskatzen dio berriz, baita jaulkitako lehen faktura hori ere, baina horiek ez ziren inoiz heldu.

Fakturazio ez egoki horren arazoa denboran luzatuz joan zen eta MASMOVIL-ek ez zekien arazoa nola konpondu. Azkenik bezeroak konpainiaz aldatzea erabaki zuen, bai eskaintza ez betetzeagatik bai seriotasun faltagatik.

Gure bazkideak aldez aurretik ezagutu eta bere gain hartzen zuen konpainiak kontratua ez betetzeagatiko penalizazio bat jarri ahal ziola, penalizazio horretaz behar bezala informatua izan zelako.

Hala ere, inoiz ez zitzaion instalazioagatiko 170 euroko penalizazio gehigarriaz informatu, konpainian 3 hilabete bete ezean kobratuko zena.

Ez zitzaion, ezta ere, informatu kontratatutako paketeari beste bi linea mugikor lotuko zitzaizkionik. Bi linea horiek dohainekoak izango ziren bezeroa konpainian altan jarraitzen zuen heinean.

Bi linea hauek ez ziren inoiz erabiliak izan, baina bezeroak konpainiaz aldatu zuenetik 14 euroko gastua sortzen hasi ziren hilerik hile.

EKA/ACUV-eko Departamentu Juridikotik MASMOVIL-era erreklamazioa bidali genuen. Bi linea horien baja eta horiengatik ordaindutako kopuru guztiaren itzulpena lortu genuen, baina ez ordea penalizazioaren 170 euroen itzulpena.

AURRERAPEN DIGITALERAKO ESTATU IDAZKARITZAra jotzea erabaki genuen orduan. Dagokion espedientea tramitatu ondoren, organismo honek arrazoia eman eta gure erreklamazioa estimatu zuen.

Konpainiak ezin izango du kontzeptu horregatik diru kopururik kobratu eta, beraz, kobratutakoa itzuli behar izango dio erreklamatzaileari. Komunikazio Elektronikoen Zerbitzuen Erabiltzaileen Eskubideak erregulatzen dituen Maiatzak 22ko 899/2009 araudiaren 7. artikuluak ezartzen duenez, kontratua oinarrizko zio eta bereziki abonatuaren borondatez deuseztatuko da zerbitzu-emaileari bi lan-eguneko aurrerapenaz jakinaraziz. Operadoreak ezin izango du hortik aurrera beste edozein kontzepturik fakturatu edo kobratu.

Konpainiak ezin izan du kasu honetan demostratu instalazio eskaera bezeroak egin zuenik eta horrexegatik onartzen da erreklamazioa.

Utzi iruzkina