Martxoaren 15, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna

Gaur, martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hilea eta eguna ez dira kasualitatezkoak. Izan ere, 1962ko martxoaren 15ean lehendabizi hitz egin zen publikoki kontsumitzaileen eskubideetaz. Garai hartan Estatu Batuetako presidentea zen John F. Kennedy bera izan zen hitz horiek esan zituena historikoa bilakatu zen hitzaldi batean. Kennedyk kontsumitzaileen babeserako oinarrizko printzipio batzuk aipatu eta defenditu zituen: segurtasuna, informazioa, hautaketa librea, prezioen lehia eta gobernuen politiketan kontsumitzaileak haintzat hartzea. 1985ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak kontsumitzaileak babesteko oinarrizko ildoak edo eskubideak ezarri zituen.

1-Oinarrizko beharrak asetzeko eskubidea. Bizitzarako oinarrizkoak diren ondasun eta zerbitzuak edukitzeko eskubidea: elikadura, arropa, etxea, osasuna, hezkuntza, ura, zerbitzu publikoak…

2-Osasun eta segurtasunaren babeserako eskubidea. Bizitzarako arriskutsuak edo kaltegarriak diren produktuen aurkako babeserako eskubidea.

3.Informaziorako eskubidea. Eskaintzen diren produktu eta zerbitzuei buruz informazio osoa eta egiatia jasotzeko eskubidea.

4-Hautatzeko eskubidea. Merkatuaren produktuen eta zerbitzuen artean hautaketa libre egiteko eskubidea, arrazoizko prezioetan eta kalitate-bermearekin.

5-Konponketa edo kalteordaina jasotzeko eskubidea. Produktu bat akastuna izan edo kontsumitzailearen interesak kaltetzen dituenenan konponketa edo neurriko kalteordaina jasotzeko eskubidea.

6-Hezkuntza eta norabidatzerako eskubidea. Kontsumitzaile arduratsuak izateko informazioa eta hezkuntza edukitzeko eskubidea.

7-Ingurune garbiaKutsadurarik gabeko ingurune batean lan egin eta bizitzeko eskubidea.

Consumers Internationalen aurtengo kanpaina da “Kontsumitzaileentzat fidagarria den mundu digitala eraiki”: http://es.consumersinternational.org/our-work/wcrd/wcrd-2017/