BERMEEN LEGEAK EMATEN DIZKIGUN ESKUBIDEAK: ERREKLAMAZIOA, KONPONKETA, ALDAKETA, ITZULPENA…

Ekoizpenean gertatutako akatsez gain, legeak beste arrazoiengatik erreklamatzea ahalbidetzen al digu?

Bermeen Erregimenak, hurrengo baldintzak bete ez badira, saltzaile bati erreklamatzea ahalbidetzen digu: produktuak saltzaileak iragartzen zituen berezitasunak gordetzen ez dituelako, edo erakusgaiaren kalitatea azaltzen ez duelako; mota berberako ondasunek betetzen dituzten lanak betetzeko gai ez delako; mota berberako ondasun batek azaltzen dituen ezaugarriak edo kalitatea azaltzen ez duelako, bere ezaugarriak, publizitatea eta etiketak kontutan hartuta.

Egoera hauetan berehala produktua beste berri baten truke aldatzea eskatu ahal dut?

Konponketa eta ordezkatzearen artean aukera dezakegu, baina beti aukeratutako irtenbideak, konpontzeak suposatuko lituzkeen kostu, akatsaren tamaina, edo erosleari eragiten zaizkion eragozpenekin, beste baldintza batzuen artean, proportziorik gordetzen badu.

Konpontzen badidate, gasturen bat ordaindu behar al dut (bidalpena, konponketarena…)?

Konponketa erabat doakoa izango da, bereziki bidalpen kostuak, eta arrazoizko epe batetan burutuko da eragozpen handiagorik sortu gabe.

Akatsa duen artikulua berri baten truke ordekatzeko aukerarik al dago?

Konponketa arrazoizko irtenbidea ez bada, produktuaren balioa eta akatsaren izaera kontutan hartuta, kontsumitzaileak produktuaren ordezkapena eskatu ahal du. Bigarren eskuko produkturen bat izatekotan ezin izango da produktuaren ordezkapena eskatu.

Eta ordaindutako dirua bueltatzea eskatzea?

Dirua itzuli beharko da akatsa duen produktua konpontzeko aurkeztu ondoren konponketa arrazoizko epe baten barruan edo eragozpen handiagoak sortu barik betetzen ez bada. Akatsa garrantzitsua ez bada ezin izango da diruaren itzultzea eskatu.

Badago beste irtenbiderik?

Garrantzitsuak diren matxurak, produktuaren konponketa zein ordezkatzearekin konpontzen ez direnean, salneurriaren beherapena eskatu ahal izango dugu.

Saltzailearengana joan behar al dut beti?

Nahiz eta beste enpresa batzuk parte hartu (ekoizlea, laguntza teknikoko zerbitzuak…) saltzailea da zure aurrean erantzun behar duena. Ezinezkoa suertatzen denean, edo zailegia bada kontsumitzailearentzat, ekoizlearen edo Europar Batasunaren barruan produktu horren lehen inportatzailearen kontra jo beharko duzu.

Tiketa baino agiri zehatzagoren bat eskatu ahal dut?

Nahiz eta tiketa zein ordainagiriarekin nahikoa izan, erosleari berme agiri bat eman behar zaio, non kontsumitzaileak dituen eskubideak azaltzen diren, eta nola zein noren aurrean aldarrikatu behar dituen.

Egia al da berme epea bi urtekoa dela?

Berme epe berria bi urtekoa da produktu berrientzat eta urte batekoa bigarren eskukoentzat. Lehenengo sei hilabeten barruan, produktuarekin arazoren bat izatekotan, txarto ekoiztuta dagoelako dela suposatzen da. Sei hilabetetik aurrera kontsumitzaileak frogatu beharko du produktua txarto ekoiztuta dagoela.

Onartu behar al dut beti saltzaileak eskaintzen didan irtenbidea?

Zure asmoak betetzen ez badira edo zalantzaren bat izatekotan, kontsumitzaileen elkarte batengana jo eta eskatu informazioa zein laguntza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude