LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA: ZER DA, ZER EGITEN DU, ZERTARAKO BALIO DU

Lehiaren Euskal Agintaritza izaera administratiboa duen erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailera atxikia. Berezko antolakuntza eta funtzioa izanik betetzen du bere jarduna Euskal Autonomia Erkidegoan.

Helburua

Lehiaren Euskal Agintaritzaren helburua merkatuan lehia askerako eta gardentasunerako baldintzak bultzatu, bermatu eta hobetzea da, Euskadin aritzen diren jarduera ekonomikoei dagokienez.

Funtzioak

LEAk 15/2007 legea aplikatzen du, hauek debekatzekoa:

Merkatuan lehia faltsutzen duten enpresen arteko akordio edo kartelak (prezioak ezarri, merkatua banatu, ekoizpena mugatu, etabar), baldin eta kontsumitzailearentzat edo merkatuarentzat abantailarik ez badakarte.

-Enpresek, izaten duten nagusitasun egoera baliatuz, egiten dituzten gehiegikeriak.

-Interes publikoan eragina izaten duten jardun desleialak.

Horretarako, funtsean, bi funtzio ditu:

-Ikerketa eta ebazpena

-Lehia bultzatzea (batez ere, administrazioarekiko harremanetan, hala kontratazioan nola erregulazioan). Horrez gain, Lehiaren Euskal Agintaritzak legearen azpitiko ekintza edo xedapenak aurkara ditzake, baldin eta lehiaren kontrakoak badira. Halaber, arbitraje funtzioak bete ditzake eta kontratazioak kontrolatzeko prozeduretan txostenak egin ditzake.

Zer da lehia

Lehia eragile ekonomikoek (enpresak eta kontsumitzaileak) askatasun eraginkorra dutenean ematen den egoera bat da. Askatasun hori izan daiteke ondasun eta zerbitzuak eskaintzeko edota horiek noren eskutik eta zein baldintzatan eskuratzen diren hautatzeko.

Lehia askeak kontsumitzaileei mesede egiten die

Merkatu lehiakor batek kontsumitzaileei bermea ematen die.

Prezio baxuagoak: Prezio funtsezko faktorea da enpresek bezeroak erdiesteko duten borrokan. Hori dela eta, lehia askea dagoenean produktuen prezioek behera egiten dute arrunki.

Hautatzeko aukera gehiago: Merkatu lehiakor batean enpresak beren produktuei ezaugarri bereziren bat ematen saiatzen dira, gainerako lehiakideen aurrean nabarmentzeko. Modu horretan, eskaintza ugaritu egiten da eta kontsumitzaileek hautatzeko aukera izaten dute.

Kalitate gehiago: Bezero gehiago erakarri eta merkatuan duten egoera hobetzeko asmoz, enpresek produktu berritzaileagoak eskaintzen dituzte, teknologia aurreratuagoaz. Gainera, arreta eta saldu osteko nahiz asistentzia teknikoko zerbitzuak efizienteagoak izaten dira.

Lehia askeak enpresei mesede egiten die

Merkatu lehiakor batean enpresek baldintza berdinetan parte hartzen dute eta ahalik eta produktu-gama zabalena eskaintzen saiatzen dira ahalik eta prezio onenean. Lehia askeari esker, enpresetan ekoizpena eta berrikuntza hobetu egiten dira, eta hori lagungarri da ekonomiaren ongizate eta garapenerako. Lehiari esker, enpresariek lehiatzeko eskubidea izateaz gain, lehiatzeko betebeharra ere badute.

Lehia askeak herri-administrazioei mesede egiten die

Sektore publikoko entitateek lehia sustatu dezakete kontratazio publikorako prozesuetan. Modu horretan, ondasunak eta zerbitzu hobeak eskura ditzakete prezio hobean. Horrek abantaila nabariak dakartza zergadunei so.

Lehiaren Defentsarako Legea

Merkatuan lehia askea egoteak gizarteari onura dakarkio oro har. Hala eta guztiz ere, zenbaitetan gerta daiteke eragile ekonomikoen interes partikularrak bat ez etortzea gizartearen interes orokorrarekin. Kasu horietan lehiaren agintaritzek esku-hartzen dute. Testuinguru horretan eta interes orokorra babestuz, Lehiaren Defentsarako Legeak debekatu egiten ditu portaera hauek:

Debekaturiko portaera kolusorioak

Portaera kolusorioa da lehia mugatu edo faltsutzea helburu duen (edo balizko xede duen) edozein akordio, erabaki, gomendio edo jardun kolektibo, bai itundua edo bai kontzienteki paraleloa. Lehia faltsutzen duten enpresen arteko akordioak:

-Akordioak prezioak finkatzerakoan.

-Akordioak merkatuen banaketan.

-Akordioak antzeko prestazioetan baldintza ezberdinak finkatzerakoan.

Lehia ekidin, mugatu edo faltsutzea eragiten duten edo eragin dezaketen enpresa-elkarteen erabaki edo gomendioak. Berez akordio baten amaierara iritsi gabe, enpresen arteko koordinazioa xede duten itunek kontzienteki urratzen dute lehiaren arriskua, enpresa horien arteko kooperazioaren onuran.

Debekaturiko bestelako portaerak

Nagusitasun egoera gehiegikeriaz erabiltzea

Enpresa bat nagusitasun egoeran dago modu independentean jarduteko ahalmena duenean, bere lehiakideak, hornitzaileak edo bezeroak aintzat hartu gabe. Nagusitasun egoera hori ez da debekatzen, gehiegikeria baizik. Gehiegikeria dago nagusitasun egoera hori baliatuz kontsumitzaileen esplotazioa gauzatzen denean edo lehiakideen jarduna modu desegokian eragozten denean.

Lehia desleiala edo lehia askea faltsutzea

Legeak debekatu egiten du lehia askea faltsutzeagatik interes publikoan eragina duen lehia desleiala.

Barkaberatasun-programa

Lehiaren Defentsarako Legean, erkidegoko legedian bezalaxe, barkaberatasuna barneratzen da kartelak hautematea ahalbidetu edo dagoeneko hautemandakoen ikerketan aurreratzeko. Lehiaren Euskal Agintaritzak enpresa edo pertsona fisiko bati ezarritako isuna ken diezaioke edo isunaren zenbatekoa murritz diezaioke, LEAri kartel baten berri eman eta hartan izandako partaidetza eta erantzukizuna aitortzen dutenean. Horretarako, eskuragarri dituzten froga egiaztagarriak aurkeztu beharko dituzte, betiere, Lehiaren Defentsarako Legean eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen badira

Salaketa jartzea

Lehiaren Euskal Agintaritzak merkatuko joko-arauak errespetatzen direla bermatzeko eta enpresek beren estrategien diseinua eta politika komertzialak libreki erabakitzeko lan egiten du. Lehia muga dezaketen portaerarik nabarituz gero, salatu, Lehiaren Euskal Agintaritzarekin harremanetan jarriz.

LEHIAREN EUSKAL AGINTZARITZA

Ercilla 4. 2. – 48009 – Bilbo

944 032 813

http://www.competencia.euskadi.net

infocompetencia@avdc.es

Utzi iruzkina