Bankuen komisioak erraklamatzearen garrantzia

Auzitegi Gorenaren Zibil Arloko Epaimahaiak 2019ko urriak 25eko epaiaren bitartez Kutxabank entitateak jarritako kasazio errekurtsoa gaitzetsi eta Arabako Audientziaren epaia berretsi eta firme bihurtzen du. Horretan EKA/ACUV elkarteak bai kontu korronteen bai hipoteka-maileguen posizio zordunak erreklamatzeagatiko komisioen DEUSEZTASUNA eskatzen zuen abusuzkoak eta, beraz, baliogabeak zirela ulertuz, izan ere kasu horietan guztietan EZ ZEN EXISTITZEN KONTSUMITZAILEARI ESKAINITAKO INOLAKO ZERBITZURIK eta ez ziren betetzen gardentasun eta banku jardunbide egokien baldintzak.

Jakina denez, EKA/ACUV bere bazkideen erreklamazioak tramitatzen hasia da. Horren adibide da D.I.A. bazkidearen kasua: 2012tik gaur egunerarte Kutxabankek behin eta berriz kobratu dizkio “posizio zordunak erreklamatzeagatiko komisioak” mailegu kuotaren ordainketa data eta diru sarrerak jasotzen zituen dataren arteko distantziak bere kontua zorpean uzten zuelako. Urte guzti hauetan zehar komisioaren zenbatekoa igotzen joan da 30 eurotik 35era.

Behin Auzitegi Gorenak Kutxabanken errekurtsoa gaitzetsi ondoren, bazkide honek entitateari ordaindutako 3.146 euroak erreklamatu ditugu, gure erreklamazioa onetsia izan da eta bazkideari dirua itzuli zaio jadanik.

Ondorioz gure gomendioa da komisio hauengatik kaltetuak izan diren pertsonek banketxeen aurrean diru horren itzulpena erreklamatu dezatela.

4 Comentarios

    1. Entendemos que al ser abusiva y declararse nula, nunca debería haber existido, por lo que entendemos que hay que reclamarlo todo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude