AUDIENTZIA NAZIONALAK IDENTALEKO KALTETUEI KREDITU ENTITATEEN ERREKLAMAZIOAK GELDIARAZI DITU

EKA/ACUV-ek oso ondo deritzo erabakiari, zerbitzu bat ematearekin lotutako maileguen inguruan Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak agintzen duena betetzeko agindua baita.

Identaleko auzia bideratzen duen José de la Mata Audientzia Nazionaleko epaileak taldeko klinikek sinatutako odontologia tratamenduekin lotutako maileguak eman zituzten hamar finantza entitateek aurkeztutako erreklamazioak, judizialak zein judizioz kanpokoak, kautelazko eran bertan behera uzteko agindu du.

Epaileak Sabadell Consumer Finance S.A.U., Banco Cooperativo Español S.A., Evo Finance, Santander Consumer Finance, Banco Cetelem S.A.U., Banco Pichincha, Uno-e-Bankia, BBVA Consumer Finance, Finanmadrid SAU Pepper E.F.C. eta Montjuic EFC S.A. entitateei agindu die iDentaleko bezero ohiei erreklamazioak gelditzeko, kontratatutako maileguak ordaintzeari utzi dioten kaltetuak berankorren fitxategietan ez sartzeko eta arrazoi beragatik fitxategi horietan sartu dituzten kontsumitzaileak bertatik ateratzeko.

Herenegun eman zuen autoan, José de la Matak bere erabakia justifikatzen duten bi arrazoi nagusiak azaltzen ditu: kreditu horien ordainketaren jarraipenak kaltedunen egoera oraindik gehiago larriagotuko luke, eta zerbitzu bat ematearekin lotutako maileguen kasuan zerbitzua ez emateak maileguaren kontratuaren amaiera ekarri behar du.

Botere Judizialaren Kontseilu nagusiaren prentsa-oharra: “El juez acuerda suspender las reclamaciones de las entidades de crédito a los perjudicados de iDental”.

Auto Jdo Central 5 AN 5f feb 2019

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude