KONTSUMOBIDEK EUSKADI MAILAKO MERKATARITZA ELEKTRONIKOAREN INGURUKO IKERKETA BAT AURKEZTU DU

“Arduratsu eta seguru kontsumitu behar dugu, eta horretarako ezinbestekoa da gure eskubideak eazagutzea” esan zuen Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak abenduaren 28an “Euskadiko Merkataritza Elektronikoko praktikan kontsumitzaileek dituzten ohiturak eta gogobetetze maila” deitutako azterlanaren aurkezpenean.

Deskargatu ikerketa PDFn.

Ikerketa horren arabera, Euskadiko biztanleria osoaren %78,7k erabiltzen du Internet; beraz, 1.461.000 pertsonak. Bilakaera historiko hori ikusita, azken hamabost urtean, 2,5 halako handitu da internauten taldea. Horregatik, Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak azaldu du “erabiltzaile horien jokabidea aztertzea erabaki dugula, eta informazio-kanpaina bat abiaraztea, Internetez erostean erabaki informatuak eta arduratsuak hartzen haiei laguntzeko”.

Interneteko erabiltzaileen erdiek erosteko ere erabiltzen dute bitarteko hori. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko internauten %50,4k adierazi du azken hiru hilabetean erosketaren bat egin duela Internetez eta, beraz, Internet gurean sartu zenetik inoizko kopuru handiena izan da.

Internetez ez erostea erabaki dutenen artean, nabarmendu behar da ez-erosle horiek adierazitako arrazoi nagusietako bat (%76k) ohiko saltokietan erostea nahiago izatea dela. Askoz atzerago, beste arrazoi batzuk aipatu izan dira: behar ez izatea (%46k) eta Internet bidez erostearen segurtasunari buruzko kezka (%38k).

Internet bidez erosten dutenen artean, arrazoi nagusiak erosotasuna eta praktikotasuna dira (%31k), atzean dituztela preziomerkeagoa (%17,1ek) eta denbora-aurrezpena (%10,8k).

Euskadiko Internet bidezko erosleen %2 ohiko erosleak dira, alegia, urteko 10 erosketa baino gehiago egiten dituzte. Bestalde, %19,5ek adierazi duenez, urtean 6-10 erosketa egiten ditu bitarteko honen bidez. %43,5ek, berriz, 2-5 aldiz, eta %5ek urtean behin. Interneteko 10 erosletik 8k 100 eurotik gora gastatu du urtean, eta horietatik 4k, berriz, 500dik gora.

Ordaintzeko erari dagokionez, erabiltzaile gehienek txartela darabilte ordaintzeko (%67k), eta %22k, aldiz, ordaintzeko plataforma seguruak hautatu ditu, adibidez, Paypal edo Apple pay. Bidaiak, arropa eta osagarriak dira eskari handieneko produktuak ikuskizunekin eta elektronikarekin batera.

Erosketari buruzko gogobetetzeari dagokionez, erabiltzaileen %17k gorabehera garrantzitsuren bat izan duela adierazi du, batez ere produktua akastun edo hautsita heldu delako, edo produktua ez zaielako heldu, edo berandu heldu zaielako, edo ordaintzeko arazoak izan dituztelako.

Internetez erosteko 2018ko kanpainak

Nora Abetek azaldu duenez, gero eta internauta gehiagok baliatzen dituzte praktika seguruak Internetera konektatzeko eta online erosteko, “adibidez, erabilitako konexio-segurtasuna egiaztatzea, edo norbere gailuen eguneratzea edo babesa segurtatzea”.

Hala ere, Abetek gaineratu du, “artean, erabiltzaileen ehuneko handi batek ez ditu segurtasun-elementuak egiaztatzen. Izan ere, erabiltzaileen %73k ez du ezagutzen atzera egiteko eskubidea edo berme-aldiak” dituela.

Kontsumobidek online erosteko kanpaina bat abiarazi du, erosketa horiei buruzko erreklamazioak %28 diren unean, “Internet bidez kontsumitzen duten pertsonei haien eskubideei eta erosketa seguruagoak egiteko bete behar dituzten neurriei buruzko informazioa eman eta sentsibilizatzeko”.

Kanpaina horren bidez eskaintzen diren gomendio batzuk ondorengoak dira:

  1. Irakurri produktuari buruzko balorazio eta iruzkinak.

  2. Egiaztatu dendak online konfiantza-zigilua edo antzeko jokabide-kode bat duela, eta kontsumoko arbitrajeko sistemari atxikirik dagoela.

  3. Identifikatu Internet saltokiko webgunearen segurtasun maila, zerbitzari seguruaren adierazle (https://), giltzarrapo edo giltzaren bitartez.

  4. Aukeratu ordaintzeko eraEz ordaindu aldez aurretik produkturik edo tasarik diru-bidalketarako enpresen bitartez.

  5. Egiaztatu eskainitako prezioa guztizko prezioa dela, tartean direla zergak eta garraioko edo beste gastu batzuk.

  6. Gorde ordenagailuan edo/eta inprimatu eskaintzari buruzko informazioaren eta egindako eragiketen frogagiriak edo frogak.

  7. Produktua jasotzean, egiaztatu dena behar bezala dagoela eta arauzko informazioa eta dokumentazioa dituela.

  8. Heltzean akatsak baldin baditu, adierazi entregako emate-agirian, eta jakinarazi lehenbailehen enpresari. Atera argazkiak produktu akastunari.

  9. Erosketan atzera egin nahi baduzu, egizu 14 egun baino lehen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude