Kontsumitzaileen erabakietan publizitateak duen eraginari buruz kontsumobidek egindako ikerketa

2014 azarotik eta 2015ko urtarrilera bitartean Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak, bere Kontsumo-Prestakuntza eta Informazioko zentroen bidez, galdeketa bat burutu zuen Kontsumobideko 3 prestakuntza-zentroetako pertsonen artean eta aldi berean Gasteizko herritarren artean ere inkestatuek publizitateari buruz duten ezagupen-maila ebaluatzeko eta konparatzeko helburuarekin. Hainbat gairi buruzko galderak egin ziren: besteak beste, publizitateak produktu edo zerbitzu baten berri izateko edo erosteko orduan duen eragina, eskaintzen eta sustapenen kontratazioarekin lotutako alderdiekiko ezagupen-maila edo publizitatearen izaera loteslea. Inkestan 14 urtetik gorako eta heziketa maila ezberdinetako 646 pertsonek hartu zuen parte. Horietatik 262 Kontsumobidek Vitoria-Gasteizen, Donostian eta Bilbon dituen zentroetan prestakuntza ikastaroetan zeuden kontsumitzaileak izan ziren. Eta beste 384 pertsonak Kontsumobiderekin loturarik ez zuten Vitoria-Gasteizeko herrtarrak izan ziren. Jarraian talde bakoitzean inkestak emandako konklusio nagusiak aurkezten dira.

Kontsumobiden bildutako datuak

1.Pertsonen %38k dio aukeratzerakoan prezioan jartzen duela arreta, 51 urtetik gorakoek salbu, arreta kalitatean jartzen dutela diotelako.

  1. Publizitatea nabarmentzen da produktu berri izateko bitarteko gisa. Internet bidezko ezagupena handiagoa da gazteen artean.
  2. Publizitateak duen eragina ertaina da, 5,66ko batez bestekoa 10etik, eta adinak gora egin ahala murriztu egiten da. Ikasketa-mailak gora egin ahala eragina areagotu egiten da.
  3. Kasu guztietan telebistan ikusten den publizitatea da gehien kontsumitzen dena.
  4. Inkestatutako pertsonen %70ek dio noizbait erosi duela produktu edo zerbitzuren bat publizitateak eraginda.
  5. Inkestatutako pertsonei gehien erakartzen diena benetako premia (%33) eta produktuaren ezaugarriak (%32) dira. Unibertsitateko ikasketak dituzten 31 urtetik gorako pertsonak produktuaren edo zerbitzuaren premiek erakartzen dituzte gehienbat; gazteenek, aldiz, produktuaren ezaugarrien alde egiten dute.
  6. Inkestatutako pertsonen %59k letra txikian eta baldintzetan jartzen dute arreta, produktuaren izaeraren arabera. Gipuzkoa nabarmentzen da; izan ere, lurralde horretako %38k dio ‘‘beti’’ jartzen duela arreta. Gehienbat 31-40 urteko adin-tarteak dio ‘‘beti’’ jartzen duela arreta (%42).
  7. Gipuzkoan postontzira iristen den publizitatean interesik ez duten pertsonen ehunekoa (%36), Bizkaikoena (%24) eta Arabakoena (%10) baino handiagoa da. Adinak gora egin ahala liburuxka gordetzeko joera areagotu egiten da. Ikasketa-mailak gora egin ahala informazioa saltokian bertan eskuratu nahi duten pertsonen ehunekoa handitu egiten da.
  8. %54k dio publizitatea saltzeko estrategia bat besterik ez dela. 31 urtetik gorako pertsonak dira publizitatearen izaera loteslearen inguruan gehien dakitenak.

Vitoria-Gasteizen bildutako datuak

  1. %37k dio produktu edo zerbitzu desberdinen artean aukeratzerakoan kalitatean jartzen dutela arreta. 30 urtetik beherako pertsonek prezioa gehiago balioesten dute baina alderdi hori balioestetik kalitatea balioestera igarotzen dira 40 urtetik gorakoek ikasketa-mailak gora egin ahala.
  2. Herritarrek diote beste pertsonen bitartez izaten dutela produktuen berri. Saltokien bidezko ezagupena pertsonen adinak gora egin ahala areagotzen da.
  3. Publizitateak duen eragina ertaina da, 5,27ko batez bestekoa 10etik, eta emakumeengan gizonengan baino eragin handiagoa du. Adinak gora egin ahala publizitateak duen eragina apurka-apurka murriztu egiten da. Oinarrizko ikasketak dituzten pertsonek diote publizitateak gutxiago eragiten diela.
  4. Zaharrenek batez ere formatu tradizionalenak kontsumitzen dituzte eta Internet, aldiz, gazteenen artean nagusitzen da. Interneteko publizitatearen kontsumoa handitu egiten da ikasketa-mailak gora egin ahala.
  5. Inkestatutako pertsonen %63k dio noizbait erosi duela produktu edo zerbitzuren bat publizitateak eraginda. Adinak gora egin ahala publizitatearen eragina murriztu egiten da. Emakumeekin alderatuta, gizonen bikoitzak dio ez dagoela publizitatearen eraginpean..
  6. Inkestatutako pertsonei gehienbat publizitate-estrategiak erakartzen die, bereziki gazteenei. Ikasketa-mailak gora egin ahala produktuaren benetako premiaren aldeko erakargarritasuna ematen da.
  7. Gizonen %24k dio ez duela inoiz arretarik jartzen eskaintzen letra txikian edo baldintzetan. 14-20 urtekoek ia ez dute arretarik jartzen. Ikasketa-maila aurreratua duten pertsonen artean baldintzei arreta gehiago ematen zaie.
  8. Gehienbat 31 urtetatik 50 urtetara bitarteko adin-tarteetan gordetzen da liburuxka. Adinak gora egin ahala eskaintzen dena beteko deneko konfiantza gutxitu egiten da. Ikasketa-mailak gora egin ahala liburuxka gordetzen duten pertsonen ehunekoa handitu egiten da.
  9. Orokorrean, jendeak ez daki publizitateak izaera loteslea duenik. Nolanahi ere, goi-mailako ikasketak dituztenek eta 31 urtetik gorakoek horri buruz gehiago dakite.

Utzi iruzkina