Joan den irailaren 12an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) epaitu zuen airelineek kantzelatuak izaten diren hegaldietarako txartelen salmentan bitartekariek kobratutako komisioak ere itzuli behar dituztela.
EBJA-k Hanburgoko Arlo Zibil eta Penaleko Auzitegitik jaso zuen eskaera, non kontsumitzaile batek kantzelatu zen Hanburgo-Faro hegaldi baterako txartel batzuk erosteko Opodo erreserba-weborrian ordaindu zituen 1.108 euroen itzulpena erreklamatzen zion Vuelingi. Airelineak Opodotik jaso zituen 1.031 euroak itzultzea onartzen zuen soilik, ez ordea bitartekari horrek eskuratutako 77 euroko komisioa. EBJA-k Vuelingek 77 euro horiek ere itzuli behar zituela ebatsi zuen.
EB osoan jurisprudentzia ezartzen duen epaiak zehazten du kantzelazio-kasuetan bidaiariak ordaindutako diru-kopuru osoa itzultzeko beharra duela airelineak txartela saldu duen bitartekari baten komisioa badagoela dakienean.