KALEA EZ DA ISILDUKO. Larunbatean, Apirilaren 28an 12:00tan Bilboko Eliptikatik .

Azken 15 urteetan EKA/ACUV-ek nahi dugun gizarte ereduari buruz eta merkataritza-kontsumoari dagokionez herritarron ohiturei eta gure benetako beharrei buruz inkestak egin ditu. Erantzunak erabatekoak dira: ehuneko 94k uste du gaur eguneko merkataritza-ordutegiak nahikoak direla bere kontsumo beharrak asetzeko. Korporazio eta kate handiek merkatua monopolizatu eta tokian tokiko saltoki txikien itxiera bultzatu edo erraztu nahi dute, kontsumitzaileon aukeratzeko ahalmena gogorki murrizten duen oligopolio bat inposatu nahian.

Asteko 40 orduko lanaldiak, soldata duinak, jaiegunetako atsedenak, lana eta familia bateragarri egitea… Langileon eta herritarron lorpen garrantzitsu hauek arrisku larrian daude eta defendatu behar ditugu.

Labur esanda, herritarrok nahi ditugun kontsumo eta bizitza-erak dira gakoa merkatari handiek inposatu nahi digutenaren aurrean: bizitza sozialaren guneen eraldaketa eta pertsonon arteko loturak desnaturalizatzea. Gizartea saltoki handi eta herritarrok kontsumitzaile huts bihurtzen ari gara, soilik salgaiekiko harremanetan definitutako izaki bihurtzen ari gara.

Horixe da klabea, eztabaida, erabakia: gozatzea, ongi pasatzea kontsumituz baino ahalbidetzen ez duten merkatalguneen inguran bizi izatea ala, aldiz, gizakion neurriko herri eta hiri garbitan bizi izatea, non merkataritza, saltoki txikiak, bizitza sozial aberats baten beste osagai bat diren.

mani 28 abril

Utzi iruzkina