‘Janari Txatarra’ Belaunaldia

‘Janari Txatarra’ Belaunaldia

Consumers Internacional-ek Kontsumitzaileen Eguna, martxoak 15, aprobetxatu zuen Janari Txatarra Belaunaldia-ri buruzko kanpaina jendarteratzeko. CI-k kanpaina hau Loditasunaren kontrako Nazioarteko Lantaldearekin batera (IOTF) burutzen du eta bere helburua umeei zuzendutako osasuntsuak ez diren elikagaien publizitatean kontrol zorrotzagoa ezartzea da. Aldi berean Osasunerako Munduko Erakundeari (OMS) tartean dauden alde guztientzat derrigorrezko nazioarteko kode eraginkor bat ezartzea eskatzen dio.

Janari Txatarra Belaunaldia kanpainarentzat koipe, gatz eta azukreetan aberatsegiak diren elikagaiak ez dira osasuntsuak. Umeak jaki hauek hartzeak eta ariketa fisikoaren gabeziak lotura zuzena dute umeen loditasunarekin eta onuragarriak ez diren elikagaiak jateak bihotzeko gaitzak, diabetesa, minbizi mota batzuk eta heriotza anitz zein osasun kostu handiak eragiten ditu. Herrialde batzuetan, umeen loditasuna maila kritikoetara heltzen ari da eta erloju-bonba bihurtu da.

OMS-k bultzatutako Kutsakorrak ez diren Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Mundu mailako Estrategiak erlazio hori baieztatzen du: “(….) mundu mailan kutsakorrak ez diren gaixotasunen hazkunde azkarra onartzen du, eta osasuntsuak ez diren dietak eta ariketa fisikoaren gabezia gaixotasun horien sorburu direla. Gaixotasun horien artean bihotzeko gaitzak, mota 2 izeneko diabetesa, eta minbizi mota batzuk aurkitzen dira. Gero eta gehiago jaten dira kaloria gehiegi duten, elikagarriak ez diren eta gatz, gantz eta azukreetan aberatsegiak diren elikagaiak eta hauek zalantzarik gabe arrisku faktore bezala identifikatzen dira. Agiriak gomendatzen du biztanleria zein norbanakoen dietaren barne hurrengo arauak jarraitu beharko liratekeela: oreka lortzea jaten dugunaren eta gure pisuaren artean, koipe-aseak dituzten produktuak ahalik eta gutxien jatea eta koipe-aseak ez dituztenak hartzea; fruta, barazki, egoskari, zereal integralak eta fruitu lehor gehiago jatea; azukre askeak mugatzea; gatza (sodio) mugatzea eta gatz iodatua hartzea”.

Publizitateak berebiziko garrantzia du

Osasunerako Munduko Erakundearen bilera teknikoan (Oslon 2006ko maiatzaren 25a) umeei zuzendutako elikagai eta alkoholik ez duten edarien kanpaina zein merkaturatzeari buruz, elikagai hauek umeen dieta eskasarekin lotzen duen oinarri zientifiko sendo bat badagoela erabaki zen: kaloria gehiegi duten elikagaiak iragartzen dituzte, elikagarriak ez diren produktuak eta dieta orekatua lortzeko gomendioei balioa kentzen dien kanpaina handiak burutzen dituzte. Elikagaien kontsumoaren eta erosketari buruz azaldu behar duten jarrera, eta elikadurari buruz adingabekoek dituzten ezagutzak kaltetzen dituzten kanpainak dira.

Elikaduran aritzen diren multinazionalek 1.137 milioi euro eralgi zuten 2006an gozokiak iragartzen; 3.916 milioi euro freskagarrienetan. Bilera tekniko hartako agiri formalak sektore pribatuari “merkaturatze arduratsuaren praktikak berezkoak egin ditzala, Estrategiari eman diezaiola bere sostengua, batez ere umeei zuzendutako eta koipe-aseak, azukre askeak eta gatza dituzten elikagaien merkaturatzerakoan” gomendatzen dio.

Nazioarteko arautegia beharrezkoa da

Osasunerako Mundu Batzordeak Genevan, 2007ko maiatzan onartutako erabakian, OMS-k bere konpromezua azaldu zuen “merkaturatze arduratsua bultzatzeko, eta honek suposatzen du umeei zuzendutako elikagai eta alkoholik ez duten edarien publizitateari buruz gomendio amankomun batzuk sortzea”.

CI-ren arabera, hau ez da nahikoa eta ez du eraginik praktikan. Beharrezkoa da, gainera, gobernu guztiek onartzen eta elikagai-industriek eta euren publizitateak errespetatzen duten nazioarteko arautegi bat. Horrela, Consumers International eta Loditasunaren Kontrako Nazioarteko Lantaldeak, 2008ko Kontsumitzailearen Nazioarteko Egunean, kode proposamen bat bultzatu zuten OMS-k, gobernuek eta elikagai-industriak onar zitzaten. Kode honek argitaratzen da osorik CI-ren webgunean: www.consumersinternational.org

Arautegi honen helburua “oraingo eta etorkizuneko belaunaldiak babestea da elikagai hiperkalorikoak, elikagarriak ez diren, eta gatz, azukre eta koipeetan aberatsak direnak jateak sozioekonomiarako eta osaunerako izan ditzaken ondorio kaltegarrien aurrean. Bestetik, Osasun, Ariketa Fisikoa eta Elikagai Erregimena Mundu Estrategia babesten duen umeei zuzendutako merkaturatze arduratsua bultzatzea, umeen artean produktu hauen merkaturatzea murriztearen bitartez”.

Arautegi honek 4. artikuluan adingutxikoei zuzendutako elikagai mota honen merkaturatzearen debekua proposatzen du (eta eurekin zerikusia duten markena ere), OMS-k elikagai hauek sailkatu zituenetik urtebete pasa denean. Consumers Internacional erakundeko webgunean kanpaina honen eta elikadurarekin zerikusia duten beste batzuen berri ematen da eta kanpaina hauei nola lagundu argitzen da.

Utzi iruzkina