KOTILOIETAN SEGURTASUNARI BURUZ ZENBAIT ARGIBIDE ETA AHOLKU

Lagun askok ohiko kotiloietan ospatuko dituzte Urtezahar-gaua eta Erregeen gaua. EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak kontuan izateko datu eta aholku batzuk eskaintzen ditu jai hauetaz ezbeharrik gabe gozatzeko.

-Kontuz ibili behar da telefono mugikorretik, Internetez edota kalean (debekatuta dago kalean sarrerak saltzea) saltzen diren sarrerekin, batzuetan faltsuak baitira.

-Saiatu kotiloia antolatzen duen tokia edo enpresa fidatzekoa den baieztatzen.

-Kotiloia honelako jaiak ohiko lana ez duen toki batean burutzen bada (jatetxe batean, adibidez), dagokion udalak emandako baimen berezia eduki behar du ateak zabaldu ahal izateko.

-Jaiaren antolatzaileak Erantzukizun Zibileko Asegurua eduki behar du, ospakizun hauetarako legezko segurtasun neurriak bete behar ditu eta larrialditarako plan bat eduki ere bai.

Gelaren aforoa 100 pertsonatik gorakoa bada, zinpeko jagoleen presentzia beharrezkoa da.

Salneurrien zerrendak bezeroen begibistan egon behar du eta erreklamazio-orriak prest kontsumitzaileen eskura.

-Emandako zerbitzuak publizitatean agindutakoarekin bat etorri behar du. Hortaz, publizitatea eta sarrera gordetzea funtzezkoa da erreklamazio bat egin behar izatekotan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude