MULTIJABETZA EDO PARTEKATUTAKO DENBORA-ERREGIMENARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA ETA OHARTARAZPENAK

Partekatutako denbora-erregimen batean sartzea (multijabetza, timeshare, ingelesez) apartamentu, txalet, etxebizitza batean… denboraldi batzuk egoteko eskubidea ematen digu hainbat urtetan zehar. Baina, kontuz, sistema hau ondo ezagutzen ez bada, nahaspila batean sar gaitezke. Denbora partekatuak epe luzerako finantza-konpromiso zorrotzak eta iraunkorrak enditu ditzake, ahaztu gabe mantenimendua, zergak, aseguruak eta bestelako gastuak ere.

Europar Batasuneko arau berriek multijabetzako kontratuak sinatzerakoan eskrupulurik gabeko merkatarien aurrean babesten dituzte kontsumitzaileak. Arau hauek 2011ko otsailaren 23tik aurrera sinatutako kontratuetan ezartzen dira (edo ondorengo data batetik aurrera EBko zenbait herrialdetan).

https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/ALL/?uri=CELEX:32008L0122

Araudiak babesten gaitu ere bai sinatzen baditugu:

-Birsalmenta-kontratuak. Gure partekatutako denbora saltzen edo erosten lagun diezagula profesional bati ordaintzen diogunean.

-Truke-kontratuak. Ostatua edo beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituen erregimen batean izen-ematean, zeinek zerbitzu beretako edo ostatuko aldi baterako beste pertsona batzuei ere ematea baimentzen dituen. Eskubide horiek multijabetzako mota desberdinetan ere badaude: gurutzaldi-ontziak, karabank eta ibai-ontziak.

Zer jakin behar dugu denbora partekatua erosi baino lehen?

Baietza eman aurretik ondo informatu behar gara gure eskubideetaz.

-Sinatu aurretik, akordioaren baldintza guztietaz informazio zehatza eman behar digute, idatziz eta gure hizkuntzan (EBko hizkuntza ofiziala bada).

-Azalpenik eman behar gabe atzera egiteko 14 egun naturaleko epea daukagu. EBk exijitzen duen atzera edo uko egiteko eskubide horren normalizatutako formularioa ematen ez badigute, epea urte bat eta 14 egunetara luzatzen da.

-Epea hiru hilabete eta 14 egun naturalera zabaltzen da erosten dugun produktuari buruzko informazio osoa eta zehatza ematen ez badigute.

-Saltzaileak ezin dun gordailu edo aurrerapen bat eskatu uko egiteko epean zehar.

-Gabonetako klub edo elkarte batekin bazkidetzea urteroko epe berdinetan ordaindu behar da.

-Bigarren epetik aurrera, oporretako klubarekiko kontratua bertan behera uzteko eskubidea dugu, eta zigorrik jaso gabe. Hurrengo ordainketarako eskaera jasotakoan, 14 egun naturaleko epea dugu merkatariari gure erabakia komunikatzeko.

-Truke-kontratua bat ere sinatu baldin bada, hau amaitutzat (eta kosturik gabe) ematen da multijabetzako kontratuan atzera egiten bada.

-Gure multijabetza saltzen edo oporretako klub batekiko gure afiliazioa birsaltzen laguntzeko profesional batengana jotzen badugu, ezin digu ezer kobratu salmenta egina izan arte edo beste era batez kontratua amaitutzat eman arte.

-Iraupen luzeko oporretako kontratu bat edo multijabetzako kontratu bat badugu, arau horiek babesten gaituzte nahiz eta saltzaileak hari aplikaezinak direla esan.

Nola antzeman abusuzko jokabide bat?

Kontuz ibili behar dugu honelakoekin:

-Salmenta ezlegezko teknika engainagarriekin, adibidez “hazka egin eta irabazi” trukoa: sari bat irabazi dugula eta eskuratzen partekatutako denbora saltzeko ekitaldi batera joan behar dugula esaten digute, etan han kontratu bat sina dezagula presionatzen gaituzte.

-Partekatutako denborako eskaintza susmagarriekin, bereziki dugun jabetza saltzeko promesarekin beste bat erosteko konbentzitzen bagaituzte: kasu hauetan nahi ez ditugun bi multijabetza izateko arriskua dugu.

-Europar Batasuneko beste herri bateko epaitegietan saltzailearekiko gatazketan gure abokatua izatea proposatzen digun eskaintza susmagarriekin.

-Zerbitzu-sari batzuk hari kobratuz bere ordainketak multijabetzako saltzaileari “eskatu” ahal izatea baieztatzen duen norbaiten eskaintza susmagarriak.

-Multijabetza-saltzaileak ezin ditu mugatu, behar ez bezala, gure multijabetza saltzeko, alokatzeko edo gure kabuz aldatzeko ditugun eskubideak, ezta zerbitzuetako gure sarbidea murriztu edo justifikatu gabeko mantentze-gastuak ere kobratu. Horretarako kontratuaren baldintza orokorretan oinarritzen bada, baliteke baldintza horiek abusuzkoak izatea eta hala izanda ez gaude horiek betetzera behartuta.

-Multijabetzako erregimen batean sartzeak epe luzera edo denbora mugarik gabe izan ditzakeen ondorioak aztertu behar ditugu. Pentsatu behar dugu hamar edo hogei urte barru horretan jarraitu nahi edo ahal izango dugun. Kontuan izan behar dugu gure seme-alabek erregimena heredatuko dutela eta mantentze-gastuak ordaintzen jarraitzera behartuta geratuko direla.

ARAUDI APLIKAGARRIA

2008/122/CE Direktiba, 2009ko urtarrilaren 14koa, txandaka erabilera turistikoko ondareetako zehaztutako ustiapen-kontratuetan eta iraupen luzeko oporretako produktuen erosketan, birsalmentan eta trukean kontsumitzaileak babesten dituena.

8/2012 Errege Dekretu-Legea, martxoaren 16koa, txandaka erabilpeneko ondare turistikoen kontratuak eta iraupen luzeko oporretako produktuen erosketa, birsalmenta eta trukea arautzen dituena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude