BIDAI BATEN ATZERAPENAREN ONDORIOZKO KALTEORDAINA ETA HORREN ONDORIOAK EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BATI

2017ko apirilean, EKA/ACUV-ko bazkide batek Bilbo-San José Costa Rica bidaia kontratatu zuen Paris eta Atlantan geldialdia egiten zuena.

Arazo mekaniko bat zela eta, Atlanta-San José (Costa Rica) bidaia kantzelatu egin zen, eta Delta Airlines konpainiak bikotea beste bidai batean kokatu zituen, gaueko 10etan ateratzen zena. 6 orduko diferentzia zegoen jatorrizko bidaiatik berrira.

Bazkideek erreserbatuta eta ordainduta zuten 21 egunerako alokairuzko ibilgailu bat, baina, Costa Ricara goizaldean iritsi zirenean, ezin izan zuten ibilgailua hartu eta taxi bat ordaindu behar izan zuten hoteleraino goizaldeko 2:30tan ailegatuz.

Europcar alokairu enpresak ez zuen gure bazkideen erreserba mantendu eta hurrengo egunerarte itxaron behar izan zuten oporren egun oso bat galduz.

EKA/ACUV-k aurretiazko erreklamazioa egin zuen eta beranduago epaitegian demanda aurkeztu zuen.

Epaiketara iritsi baino lehen, konpainia akordio batera iritsi zen EKA/ACUVekin eta bazkide bakoitzak 400 euroko kalteordaina jaso zuen erreklamatutako kontzeptuengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude