IMSERSOA: Bidaiak eta Covid-19

Atzo, azkenik, 2 hilabeteren ondoren, IMSERSOk Turismosocial eta Mundiplan enpresek aplikatu beharreko prozedura eta neurriak jakinarazi zituen, alarma-egoeragatik ezeztatu diren Turismo Sozialeko Programako oporretarako ordaindutako zenbatekoak itzultzeko.

EKA/ACUV, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak, erabateko desadostasuna eta ezinegona agertu du zenbateko horiek itzultzeko aplikatutako baldintzekin, erabiltzaileei bidaiaren guztizko zenbatekoaren % 6,20an kuantifikatutako kudeaketa-gastuak kobratuko zaizkiela ezartzen baitute.

Gure ustez, IMSERSOk hartutako neurria ez da bidezkoa eta ez dago justifikatuta. Neurri horrek ez lieke erabiltzaileei diru-kopururik kendu behar, ez kudeaketa-gastuengatik, ez beste edozein komisiorengatik.

Kontuan izan behar da kopuru hori 12€ igo daitekeela kontratazioa Bidai- Agentzia baten bidez egin den kasuetan.

EKAACUVek kritikatzen du administrazioak zaildu egiten duela ordaindutako zenbateko guztiak itzultzeko eskubidea; izan ere, botere publikoek lehentasunez babestu behar dituzte kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak, are gehiago erabilera edo kontsumo arrunt, ohiko eta orokorreko ondasunekin edo zerbitzuekin lotura zuzena dutenean, eta horien artean dago haien bidezko interes ekonomikoak babestea.

Gainera, kontuan izan behar da bidaia horiek bidai-konbinatuen arloan dagoen araudia bete behar dutela, bai eta martxoaren 31ko 11/2020 Lege Dekretuaren 36.4 artikulua ere, Gobernuak pandemiaren ondorioz kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko neurriak jaso baitzituen.

Artikulu horren edukian, honako hau jasotzen da hitzez hitz:

“Antolatzaileak, edo, hala badagokio, txikizkariak, kontsumitzaile eta erabiltzaileei dirua itzuli beharko diete, baldin eta kontratua bertan behera uztea eskatzen badute, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren 160. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, betiere bidai- konbinatuko kontratuan sartutako zerbitzu-hornitzaileek beren zerbitzuei dagokien zenbateko osoa itzuli badute”

Beraz, ez du planteatzen bidai-konbinatuagatik ordaindutako kopurua murrizteko aukerarik.

Laburbilduz, Administrazioak ez du kontuan hartzen erabiltzaileak ordaindutako zenbateko osoa itzultzeko eskubidea duela, bi arrazoirengatik:

  • Ustezko ezinbesteko kasu baten aurrean gaudelako
  • Izan ere, 11/2020 Errege Dekretuak berak ez du inolaz ere jasotzen gasturik kentzeko aukerarik.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, EKA/ACUVek kobrantza bidegabea dela defendatzen du, eta botere publikoei eskatzen die zuzendu dezatela aipatutako neurria, Turismo Sozialeko Programare

Utzi iruzkina