Ibilgailuak alokatzeko Sixt enpresa kondenatu dute kontratuetatik abusuzko hiru klausula kentzera, eta eragindako bezero guztiei (kontsumitzaile zein enpresa) bidegabeki kobratutako zenbatekoak itzultzera behartu

Bizkaiko AUDIENTZIA PROBINTZIALAREN epai aitzindari batean oinarrituta berretsi du Bilboko Merkataritza arloko 1º Epaitegiak emandako ebazpena, eta baliogabetzat jo ditu ibilgailuak alokatzeko Sixt enpresaren kontratuetan suertatutako isunak, kalte-espedienteak eta fotoperitazioak kudeatzeagatiko karguak, horiek kentzera, aplikatzeari uztera eta kontzeptu horien bitartez kobratutako zenbatekoak itzultzera derrigortuta.

Sixt-en alokairu-kontratuetan ezarritako prezioari abusuzkotzat jo diren hainbat kargu gehitu zaizkio:

– Isunen kudeaketagatiko kargu bat, zeinaren bidez 44 euro kobratzen dituzten, behin gidaria identifikatuta, bezeroei jarritako isunen izapideak gauzatzeagatik. Enpresaren legezko betebeharra da hori, eta ez dakar inolako onurarik bezeroentzat; hortaz, helarazi ezin zaien kostua izaten da.

– Kargu bat kalteen kudeaketagatik eta beste bat argazki-peritatzeagatik. Ibilgailua alokatuta dagoela ezbeharren bat gertatzen bada, 44 eta 100 € bitarteko kargua kobratzen da, “Espedientearen kudeaketa” arrazoituz. Baieztapen orokor horrek ez du zehazten zein den emandako zerbitzua, eta ez dakar inolako onurarik kontsumitzailearentzat, enpresaren interesentzat baizik.

Ondorioz, epaiak deuseztzat jotzen ditu klausula horiek guztiak, abusuzkoak direla azalduta. Era berean, konpainiaren alokairu-kontratu guztietatik bertan behera uztea agindu du, aplikatzeari utzi eta, funtsean, ordaindutako zenbatekoak itzultzera.

Epaia irmoa da, eta enpresak hogei eguneko epean bete beharko du. Hala ez balitz, EKA/ACUVek betearaziko luke.

Atsekabetutako pertsona guztiak gure elkartearekin ohiko bideetatik harremanetan jartzera animatzen ditugu, egin beharreko urratsen berri emateko.

Utzi iruzkina