Iberia 450 €ordaintzera kondenatu dute, ezinbesteko bi bidaia bertan behera uztearen ondorioz

Bilboko Merkataritza arloko Epaitegiak baietsi egin du EKA/ACUVk bazkide baten izenean jarritako demanda. Horrek, bere osasun-egoera aintzat hartuta, Bilbo-New York bitartean kontratatutako hegaldia ezeztatu behar izan zuen, 2019aren amaieran. Aldeko epaia, finean Kode Zibilak jasotzen dituen ezohiko inguruabarrei erantzuten baitio kasuak.

Konpainiari aurkeztutako mediku-txostenek argi azaltzen zuten ezingo zuela bidaiari aurre egin. Airelineak, lehenengo eta behin, bonu baliokidea eskaintzea proposatzen du. Hala ere, desadostasuna agertu zuen gure bazkideak, haren osasun-egoerak hura erabiltzea zailduko zuelako, eta ondoren hainbat aldiz eskatu zen dirua itzultzeko. Egoera are gehiago zaildu zen Alarma Estatuarekin, mugikortasun-mugekin eta bazkidea arrisku handiko pertsonatzat hartzearekin.

EKA/ACUV Kontsumitzaileen Elkarteak judizioz kanpoko erreklamazioa aurkeztu zuen, posta bidez, 2020ko uztailean, diruaren itzultzea eskatuz. Jakinarazpen horrek ez zuen inoiz erantzunik jaso. EKA/ACUVk beste erreklamazio bat jarri zuen Iberiaren webgunean, eta erantzun zuten ospitaleratzea justifikatu beharra zegoela itzultzea burutzeko. Elkarteak jakinarazi zien akats bat zegoela erantzunean, bidalitako txostenen datak okerrak zirelako, eta zehaztu zien ospitalean ingresatu ez arren, pazienteak bertara joan behar zuela tratamendua jasotzeko. Horrez gain, medikuak berariaz adierazi zion bidaiatzeko debekua.

Hortik aurrera, elkarrizketak etenda geratzen dira, aipatu ezinbesteko kasua izanik.

Bilboko Merkataritza Arloko Epaitegiaren ustetan, aurkeztutako dokumentazioak erabateko eraginkortasuna du, kontratatutako hegaldiak ezeztatu direla egiaztatuta geratzen da, eta baiespen-epaia eman du. Halaber, Iberia hegazkin-konpainia kondenatzen du billeteen zenbateko osoa (450,90 €) ordaintzera.

Utzi iruzkina