Hozkuntza eta aire girotua

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Haizagailuak, lurrungailuak, hotz-ekipoak, hozkailuak, bero itzulgarriko ponpak… hainbat eta hainbat sistema daude, gure beharrizanen eta aurrekontuaren arabera, bero handia dagoen egunetan etxebizitza tenperatura erosoan mantentzen laguntzeko. Profesionalen aholkua eskatzeaz gain, A mailako edo hortik gorako modeloak erostea gomendatzen da, energia aurreztu eta kontsumo txikiaren ondorioz isuri gutxiago ere eragiten dutelako.

AHOLKU BATZUK

-Kanpoan giro freskoa dagoenean etxea aireztatuz gero, toldoak erabiliz gero eta pertsianak itxiz gero, etxebizitzan sartzen den beroa murrizten da.

-Udan, jarri hozte tenperatura 25º/26ºC-tan. Hortik beherako gradu bakoitzeko energiaren %8 gehiago kontsumituko duzu.

-Aire-girogailua piztean, ez jarri tenperaturarik apalenean: etxea ez duzu lehenago hoztuko eta alferrikako gastua egingo duzu.

-Itxi hoztu nahi duzun gelako ateak eta leihoak.

-Eduki itzalita aire-girogailua etxean edo gelan inor ez dagoenean.

-Tresnak eguzki zuzenik ez dagoen lekuetan kokatu, aire-zirkulazio egokiarekin.

-Toldoak ezarri, pertsianak itxi eta gortinak zabalduz gero, etxebizitza gutxiago berotuko da.