HOTEL ETA OSTATUAK KONTRATATU ETA ERREKLAMATZEKO AHOLKUAK

1.- PUBLIZITATEA IRAKURRI

Hotelek publizitatean jasotakoa bete egin behar dute.

Kontutan hartu behar dugu hotelaren kategoriaren arabera asignatutako izar kopurua.

Hotela agentzia bitartez kontratatzen denean, hotelaren kategoriaz informatu behar gaituzte, bai hotela kokatuta dagoen herrialdeko kategoriaz eta bai Espainiako ekibalentziaz.

Bidai konbinatu bat kontratatu baduzu (hegaldia gehi hotela, adibidez) eskaintza argi eta zehatz-mehatz deskribatzen duen liburuxka informatibo bat eman behar dizute, batez ere hotelari dagokionez (kokapena, oinarrizko ezaugarriak, kategoria, etab).

Kontratuan zehaztasun guztiak jaso behar dira (bazkari kopurua esaterako).

Kontratuan jasotako guztia bete egin behar da eta edozein aldaketa bezeroari jakinarazi behar zaio kasu horretan bezeroak baldintza berri horren gaineko adostasuna eman dezan idatziz.

Sorpresak ekiditeko, ez aukeratu hotelik xehetasun guztiak ondo argitu arte (adibidez hirigunerako distantzia, aparkalekuko kostua, irisgarritasuna, etab).

Ez fidatu puntu inportanteez ondo informatzen ez duten hotelez, esaterako erreserba deuseztatzearen kostuaz informatzen ez badute.

Publizitatea gordetzea ezinbestekoa da, baita agentzia edo hotelaren web orrietatik inprimatutako informazioa ere. Oso inportantea da hotel erreserbaren gaineko dokumentazioa eta kontratua gordetzea etorkizunean erreklamazio bat tramitatu ahal izateko.

2.- ERRESERBA NOLA DEUSEZTATU

Askotan hotelak aurrerapen handiarekin erreserbatzen dira. Normalena prezioaren aurreratze bat edota kreditu txartelaren datuak eskatzea da, eta hotelean ez agertzekotan hotela diru horrekin geratzea edo kopuru jakin bat gure txartelan kargatzea.

Deuseztapena ezinbesteko arrazoi baten ondorioz gertatu bada (osasun arazo bat, adibidez), ezin dizute ezer kobratu.

Deuseztapena zigortua izan liteke. Ondo informatu zaitez baldintza horietaz erreserba egin aurretik eta baldintza horiek erreserba dokumentuan jaso daitezela eskatu.

3.- ERREKLAMATU NAHI BADUT

Egoeraren arabera era batera edo bestera erreklamatu beharko dugu:

a) Bidaia konbinatua agentzia baten bitartez kontratatu bazen, erreklamazioa agentziari zuzenduko diogu.

b) Hotela soltean kontratatu bazen, erreklamazioa hotelari zuzendu behar diogu. Erreklamazio orriak eskatu eta bete ditzakezu.

Dirua edo beste gauzaren bat lapurtzen badigute, salaketa lehen bait lehen jartzea da komenigarria hoteleko arduraduna eta polizian. Lapurtutako objektuen balioa demostratzea zaila izan daiteke, interesgarria litzateke fakturak izatea.

Hotel edo Ostatuekin arazorik izanez gero, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoek eta Kontsumitzaileen Elkarteek tramitatu beharreko erreklamazioak bideratzen lagunduko dizute.

Utzi iruzkina