ERREKLAMAZIO-ORRIAK: NOLAKOAK DIRA, NON ESKURATU, NON UTZI BEHAR DIRA BETE ONDOREN

Erreklamazio-orria inprimaki normalizatu bat da, kontsumitzaile eta erabiltzaileentzako eskuragarri jartzen dena, erreklamatzeko daukaten eskubidea baliatzeko modua izan dezaten, eta, hartara, gutxiagotasun, menpekotasun edo indefentsio-egorak zuzendu daitezen. Erreklamazio-orria erabilita, kontsumo arloko gatazkak konpontzeko sistemari arrazionaltasun eta eraginkortasun handiagoa eman nahi zaio. Orri horren bidez, erreklamazioa jasota geratuko da bai establezimenduan, bai Administrazioan, eta azken horren esku-hartzea ahalbidetzen du.

Establezimenduek derrigorrez izan behar dituzte orri horiek, zeinak eskuragarri izango baitituzte Kontsumobideren Lurralde Zerbitzuetan edo weborrian (online erosketa).

-Araudia: 142/2014 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoa.

Nolakoa da erreklamazio-orria?

Erreklamazio-orriak hiru orri kalkagarri dauzka:

-Originala, kolore zurikoa, Administraziora bidaltzekoa (ez da komeni bidalketa geroratzea).

-Arrosa koloreko kopia, enpresa edo merkataritzako establezimenduarentzat.

-Berde koloreko kopia, erreklamatzailearentzat.

Erreklamazioa sortu duen gertaeraren azalpena inprimakian sartzen ez bada, erantsitako beste orri batzuetan jarrai daiteke azalpenak ematen.

Establezimenduak edo enpresak egoki iritzitako alegazioak egin ditzake horretarako ezarrita dagoen lekuan, eta hor jarriko ditu berari buruzko datuak eta sinadura.

Non eskura diteke?

Gatazka gertatu den establezimenduan bertan. Euskadin ondasunak komertzializatzen edo zerbitzuak ematen dituzten enpresek, merkataritzako establezimenduek, profesionalek… (baita etxez etxeko zerbitzua ematen dutenek ere) erreklamazio-orriak izan behar dituzte kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat. Halakorik ez badute edo halakoak ematea ukatzen badute, gertaera horri buruzko salaketa edo erreklamazio bat aurkez daiteke.

Establezimenduan bertan erreklamazio-orria lortzen ez bada, deskargatu eta bete erreklamazioa egiteko idazki-eredu hau (pdf, 130 kB).

Non aurkeztu behar da?

Erreklamazio-orria establezimenduan betetzen bada, arrosa koloreko kopia utzi behar da bertan. Originalaren orri zuria (edo, hala badagokio, erreklamazio-idazkia) postaz entregatu edo bidali behar da, gainerako dokumentazioarekin batera, honako erakunde hauetako batera:

-Kontsumobideren lurralde-zerbitzuetara (dagokiona): ArabaBizkaia edo Gipuzkoa.

-Erreklamatzailearen bizilekuari dagokion Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora (KIUB).

Gogoan izan beharrekoa: dokumentuak postaz bidaltzekotan eta destinora iritsi direla ziurtatu nahi izatekotan, bidalketa gutun ziurtatu baten bidez egitea gomendatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude