HIRI-ALOKAIRU LEGEKO BERRITASUNAK

Etxebizitza eta alokairurako premiazko neurriei buruzko 7/2019 Errege Lege Dekretuak berrikuntzak ekarri ditu etxebizitzen alokairuen alorrean eta horiek bai errentatzaile eta bai errentarien interesekoak izan litezke.

Legea link honen bitartez kontsultatu daiteke bere osotasunean:

https://www.boe.es/eli/es/rdl/2019/03/01/7

Berrikuntzarik garrantzitsuenak kontratuaren epea, fidantza eta errentaren ordainketa dira.

EPEA

Lege berriak 3 urtetik 5era luzatzen du etxebizitzaren alokairu kontratuaren gutxieneko epea. Kontratua urtero beste urte batez luzatzen joango da gutxieneko epea bete arte.

Errentatzailea pertsona juridikoa balitz, gutxieneko epe hori 7 urtera luzatzen da.

Kontratua ez luzatzeko aurretiazko abisua behin 7 urtetako epea igaro eta ostean: errentatzailearen kasuan 4 hilabetekoa izango da kontratuaren epemugatik eta errentariaren kasuan 2 hilabetekoa.

Lehen urtea igaro ondoren jabeak etxebizitza berreskuratu ahal izateko, nahitaezkoa da aukera hori kontratuan espresuki aurreikustea; eta behin momentuan, bi hilabeteko aurrerapenaz jakinarazi behar izango dio errentariari.

LUZAPENA

Gutxienezko epe horretara iritsiz gero, luzapena (prorroga) 3 urtekoa da.

FIDANTZA

Diruz ordaindutako fidantza hilabete batekoa izango da.

Berme gehigarririk ezartzekotan, gehienez jota bi hilabetekoa izango da.

ERRENTAREN EGUNERATZEA

Kontrako akordiorik ez balego, kontratuei ez zaie errentaren aktualizazio edo gaurkotzerik aplikatuko.

Utzi iruzkina