HIPOTEKA-GASTUEI BURUZKO AZKEN BERRIAK ARGITZEA

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

2020-10-26 PRENTSA OHARRA

Kontsumitzaileak nahasarazten dituzten eta errealitatearekin bat ez datozen itxaropen faltsuak sortzen dituzten albisteak argitaratzearen aurrean gure haserrea adierazi nahi dugu.

Bankuek kaltetutako kontsumitzaileei hipoteka-gastuen dirua itzultzera “behartzen” zituen epai baten inguruan egunotan sortu diren berrien aurrean, honakoa argitu nahi dugu:

Ez da egia kaltetuek hipoteka-gastuei dagokien zenbatekoa zuzenean jasoko dutenik epai hori izate hutsagatik eta erreklamaziorik egin gabe.

Are gehiago, epai hori kaltegarria ere izan daiteke kontsumitzaileen interesentzat, baten batek epai hori gauzatu ahal edo nahi izanez gero; izan ere, erregistroko gastuen % 100 eta Notariotza, Kudeaketa eta Tasazioko gastuen % 50a baino ez ditu onartzen, eta gaur egun badira gastu guztien % 100a aitortzen duten epaitegiak, Auzitegi Gorenak zer esango duenaren zain.

Epaia ez da irmoa, 1. Auzialdiko Epaia da, eta ez die eragiten erakunde guztiei ezta klausula guztiei ere.

Kontsumitzaile guztiei aholkatzen diegu ondo informatzeko eta benetako egoerarekin bat ez datozen mezu engainagarriei kasurik ez egiteko.