HERTZEK 250 € ordaindu behar izan dizkio EKA/ACUVEKO BAZKIDE BATI

Autoak eta furgonetak alokatzeko Hertz enpresak EKA/ACUVeko bazkide bati ibilgailuan justifikatu gabeko ustezko kalteak sortzeagatik kobratutako zenbatekoa itzuli dio.

Gertakarien kontakizuna

Irailean jaso ziren gertakariak. erreklamatzaileak 647,45 euroren truke kontratatutako furgoneta bat eskuratu zuen, horietatik 177,36 itzultzeko promesaz, bezeroak ibilgailua depositua beteta entregatzen bazuen.

Bi aldeek hitzartutakoaren arabera, giltzak Hertzen egoitzan ematen ziren, Gasteizko autobus-geltokian, hain zzuzen. Hala ere, bazkideari ostera jakinarazi zitzaion Arriagako aparkalekutik eskuratu behar zituela.

Azpimarratu behar da ibilgailuaren erabilera guztiz zuzena izan zela, eta ibilbidean zehar ez zirela gorabeherarik izan. Bidaia amaitzean, furgoneta enpresaren aginduei jarraiki utzi zuen, jasotako toki berean, giltzak Hertzeko postontzian utzi zituelarik, autobus-geltokian bertan.

Hertzen demanda ustezko kalteengatik

Behin entregatuta, enpresak “Ibilgailuaren egoerari buruzko txostena” igorri zion bezeroari. Txosten horretan kalte bat azaltzen zen, baina ez zen ordea egiaztatzen eguna eta ordua. Gainera, jakinarazpen hori eguerdiko 12etan izapidetu zen, entregatu eta lau ordura.

Egoeraren aurrean babesgabe

EKA/ACUVeko bazkideak ez zuen inolako laguntzarik jaso izapideetan. Gauzak horrela, furgoneta bere kabuz jaso eta utzi behar izan zuen, adierazitako jarraibideei eutsiz. Horrek esan nahi du kontratuko baldintzak ez zirela betetzen, segurtasun eza eta babesgabetasuna nabarmenduz.

Izan ere, kontratuaren edukian argi eta zehatz adierazten da: “Puntako orduetan, 20 eta 30 minutu bitartean itxaron beharko duzu, gure langileekin ikuskapena osatu ahal izateko eta egon litezkeen kalteak onar ditzagun. Horretarako astirik izango ez bazenu, kalte posibleak baloratuko dira. Horrek pentsarazten du entrega eta itzultzea baimendutako langileek egin behar dutela.

Zenbatekoen argitzea

Hertzek 756,60 euro deskontatu zituen bezeroaren txarteletik. Bada, kopuru hori ez zetorren bat hasierako zenbatekoarekin (647 €). Zenbateko horri 177,36 € kendu behar zitzaizkion, bezeroak furgoneta gordailu osoarekin itzultzeko baldintza betetzen zuela frogatuta. Hartara, erreklamatzaileak 469,64 euro ordaindu behar zituen benetan, baina hark 286,96 gehiago pagatu zituen.

Alde txiki horiek konponduta, faktura gainbegiratu eta 250 euroko zenbatekoa atzeman zen azken buruan: 200 kalteengatiko karguengatik, eta beste 50 kudeaketagatik. Justifikatutako arrazoirik gabe deskontatu den kopurua; izan ere, entregatzeko unean, ibilgailua jaso zeneko baldintza berberetan zegoen, eta txostenaren jakinarazpena 4 ordu igarota bidali zen, enpresaren eta bezeroaren kontroletik kanpo, azken honen aurrean frogatu barik.

Halaber, Hertzek kalteen balorazio bat aurkeztu zuen, konponketak egiaztatu gabe, edota profesional batek eginak zirenik, kobrantzaren kopuruari lortu gabeko irabaziengatiko onura gehituta.

Azkenik, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen ustez, kontsumitzaileak kaltea kudeatzeagatik kargu bat ordaindu beharra jasotzen duen klausula abusuzkoa eta erabat deuseza da, arloko beste enpresa batzuen aurka lortutako epaietan egiaztatzen den modura. Horren adibide dira SIXT, RENT A CAR eta AVIS, EKA/ACUVek aurkeztutako bukarazte-akzioen bidez beren kontratuetako klausulen eduki hori kentzera behartu dituztelarik.

Laburbilduma

Azaldutakoa kontuan hartuta, ondoriozta dezakegu: batetik, klausulak abusuzkoak direla eta hortaz ez direla ezarri behar. Bestetik, esan bezala, ez da frogatzen ibilgailua kaltetuta dagoenik, aldebakarreko balorazioan oinarrituta, eta ez da ere ustezko konponketa frogatzen.

EKA/ACUVek erreklamazioa aurkeztu zuen Hertzen kontra, eta enpresak onartu zuen. Arazoa judizioz kanppo konpondu, eta gure bazkideari bidegabe kobratutako zenbatekoa itzuli zitzaion.

Baliteke hau ere zure interesekoa izatea:

Ibilgailuak alokatzeko Sixt enpresa kondenatu dute abusuzko 3 klausula kentzera